Miguel en la escuela
Miguel Los Santos Uhide
Cosas mías
Contacto: uhide@live.com
Vaya al Contenido

Letras de canciones populares vascas

Música > Libretos, sinopsis y letras de clásica

Cuando en 1966 se inauguró la Parroquia Nuestra Señora de Fátima en Rentería (Guipúzcoa), los frailes capuchinos ocuparon el nuevo convento abandonando el antiguo (antigua Fábrica de Rosarios), que se encontraba en el mismo terreno y que les había sido donado por el propietario.
  La Coral Andra Mari, durante un corto período de tiempo ensayaba en el convento abandonado.
  Este cancionero, lo recogí del suelo, un día de ensayo, entre los bártulos abandonados. Está editado por Gráficas Macazaga, de Rentería. Era de pequeño formato (7 x 10,5 cms.) sin ninguna información en la portada ni en la contraportada. Consta de dos partes o tomos, encuadernados en el mismo librito
  Lo edito en mi página porque, pese a ser letras de canciones muy conocidas, refleja las características del vascuence en el tiempo de su edición.



  
      

 
            EUSKAL ERRIKO: KANTA ZARRAK
            
            Tomo I
INDICE
  • 001.- Nik zuri zuk neri.
  • 002.- Zibillak esan naute. (Iparragirre).
  • 003.-  Bein batían Loyolan. (Bilintx).
  • 004.-  Ardua eran da.
  • 005.-  Kontxesiri. (J. 1. Iztueta).
  • 006.-  Ene izar maitia. (Belsunze'ko Bizkondea).
  • 007.-  Goizian sartu.
  • 008.-  Markesaren alaba. (Iturrino).
  • 009.-  Senarrak emaztiari.
  • 010.-  Eperrak kanta.
  • 011.-  Txantxangorriya. (Arrese'tar Emeterio).
  • 012.-  Ezkonduak eta ezkongai.
  • 013.- Asto gaxua.
  • 014.-  Amardun.
  • 015.-  Ardoa. (Meajer).
  • 016.-  Orain bí milla urte igaru. (Txirrita).
  • 017.-  Albaiteruen salan. (Txirrita).
  • 018.-  Galtzaundi.
  • 019.-  Kaiku
  • 020.-  Baserritarrak.
  • 021.-  Mutill zarraren despeira.
  • 022.-  Mutill gaztientzat.
  • 023.-  Betroi bati. (Xenpelar).
  • 024.-  Gazte gera gazte.
  • 025.- Iya guriak egindu. (Xenpelar).
  • 026.-   Egunsentia. (R. Artola).
  • 027.-  Illunabarra. (R. Artola).
  • 028.-  Amerika'ra nua.
  • 029.-  Erari maítagarria. (R. Artola).
  • 030.-  Neska zar bat tentatzen. (Txirrita).
  • 031.-  Limosnatxo bat. (P. Nemesio Otaño).
  • 032.-  Txepetxa. (P. Nemesio Otaño).
  • 033.-  Begiyak farrez.
  • 034.-  Ikusten duzu goizian. (Elizanburu).
  • 035.-  Intxauspeko alaba.
  • 036.-  Ardo kanta naparra.
  • 037.-  Domingo Kanpaña. (Bilintx).
  • 038.-  Zaldi baten bizitza. (Bilintx).
  • 039.-  Potajiarena. (Bilintx).
  • 040.-  Juana Bixenta Olabe. (Bilintx).

EUSKAL ERRIKO: KANTA ZARRAK
Tomo II
INDICE

  • 041.-  Donostiyako iru damatxo.
  • 042.-  Ez dago arrosarikan.
  • 043.-  Arbola bat. (F. Arrese Beitia).
  • 044.-  Pello Joxepe.
  • 045.-  Mendian zoin den eder.
  • 046.-  Lili bat ikusi dut.
  • 047.-  Amodiozko solasak.
  • 048.-  Iruten ari nuzu.
  • 049.-  Zerbait esan ezkero.
  • 050.-  Gaubez gaubez.
  • 051.-  Iguzki denean.
  • 052.-  Txori errusiñola.
  • 053.-  Ardo on ontatik. (J. P. P.)
  • 054.-  Gaztetasunak bainera billa.
  • 055.-  Uso txuriya.
  • 056.-  Iriyarena.
  • 057.-  Maria.
  • 058.-  Txarmangarria.
  • 059.-  Txoriñuak kaiolan.
  • 060.-  Andregeya.
  • 061.-  Nere maíte Maria.
  • 062.-  Alde bat probintziyan.
  • 063.-  Lo! lo! lo!
  • 064.-  Bautista Bazterretxe.
  • 065.-  Zamorako semia.
  • 066.-  Bertsuak jarrl diskat.
  • 067.-  Euskal-erriko neskatxatxuak.
  • 068.-  Andre Madalen.
  • 069.-  Izazu nitzaz kupira.
  • 070.-  Kontxisirentzat. (Bilintx).
  • 071.-  Zenbait damen ezker txarrak.
  • 072.-  Nere andre onekin.
  • 073.-  Loriak. (Bilintx).
  • 074.-  Anton Iskiñentzat. (Bilintx).
  • 075.-  Mediku baten ateraldía. (S. Baroja).
  • 076.-  Asta kontua. (S. Baroja).
  • 077.-  Madalenen arrazoia.
  • 078.-  Nork esan? (S. Baroja).
  • 079.-  Kanta.
  • 080.-  Itxasua laño dago.
  • 081.-  Nagusiyat ta maistarra. (Txirrita).
  • 082.-  Aizak a motell mañontzi. (Xenpelar).
  • 083.-  Nere senarrarekín.
  • 084.-  Ijituak. (Txirrita).
  • 085.-  Baratzako pikuak.
  • 086.-  Zortzikoa.
  • 087.-  Aita San Antoniyo.
  • 088.-  Txomiñ eta Bartolo.
  • 089.-  Lua lua.
  • 090.-  Thingin thangun.
  • 091.-  Gure baratzan.
  • 092.-  Galai bat etorrí zait.
  • 093.-  Kantua.
  • 094.-  Gizon bat ardo gabe.
  • 095.-  Kanta.
  • 096.- Obizdea.



Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

NIK ZURI, ZUK NERI
1
Matzaren orpotik dator,
mama gozua,
mama gozua,
edango neukela
beterik basua,
nik zuri,
zuk neri,
agur egiñaz alkarri,
basua txit garbi
biarko da ipiñi.

                          


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

ZIBILLAK ESAN NAUTE
Iparragirre
1
Zibillak esan naute
biziro egoki,
Tolosan biar dala
gauza erabaki ;
giltza pian sartu naute
poliki poliki,
negar egingo luke
nere amak baleki.
2
Jesus tribunalian
zutenian sartu
etzian Pilatos'ek
kulparik billatu;
neri ere arkitu
ez dirate barkatu,
zergatik ez dituzte
eskubak garbitu?
   3
Kartzelatik atera,
fiskalen etxera
abisatu ziraten
juateko beriala;
ez etortzeko geiago
probintzi onetara,
orduban artu nuben
Santander aldera.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

BEIN BATIAN LOYOLAN
Bilintx
1
Bein batian Loyolan
erromeriya zan,
antxen ikusi nuben
neskatxa bat plazan;
txoriya bañan ere
ariñago dantzan,
uraxen bai polita,
an politik bazan!
2
Esan nion desio
senti nuben gisan,
arekin izketa bat
nai nubela izan;
erantzun ziran ezik
atzegin ar nezan,
adituko zirala
zer nai niyon esan.
3
Arkitu giñanian
iñor gabe jiran,
koloriak   gorritu
arasi zizkiran
kontatuko dizutet
guztiya segiran,
zer esan nion eta
nola erantzun ziran.
4        
Dama polita zera
polita guztiz jai!
bañan alare zaude
oraindik   ezkon-gai;
¡ezkon gaitezen biyok!
¡esan zadazu bai!
—¿Ni zurekin ezkondu?
¿ni   zurekin ? ¡Ja jai!


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

ARDUA ERAN DA

Ardua eran da moskortzen naiz,
pipa ortuta txoratzen naiz,
kortejatzia lotsatzen naiz,
nola demontre biziko naiz?

Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Kontxesiri
J. 1. Iztueta
1
Maite bat maitatzen det maitagarria.
Begi ederra du ta guztiz argia;
Daukat urruti,
Bañan ezin kendu det burutik;
Aren itxura,
Saldu albaliteke pisura,
Urriaren truke
Nork erosi faltako ez luke. (berriz)
2
Ogeita lau leguaz nago aparte,
Bitartean badaukat milloi bat ate,
Guztiak itxirik;
Nai arren ez egon ixillik:
Beti negarrez,
Nere maite maitearen galdez;
Ote dan bizi,
Biotz biotzeko nere Kontxexi. (berriz)
3
Egunaz argi gutxi, gabean illun,
Konsuelorik ez da neretzat iñun
Maitea gabe;
Egin ote danik aren jabe
Oroitutzean,
Zenbait pena nere biotzean
ditut igaro;
Maite det, eta ez da milagro. (berriz)
4
iAi au bakardadea eta tristura!
Nere biotz gaxoa ezin pistu da,
Ain dago illa;
Beti dabill konsuelo billa;
Bere artean
Banengo maitearen aldean,
Ordutxo biko,
Pena guztiak lirabe ilko. (berriz)
5
Nere maitea zutzaz ni oroitzen naiz,
Egunaz ere baita gauetan txit maiz,
Lotan ere bai;
Zu ikusitzera ni joan naiz,
Libre banengo
Or nitzake egun bigarrengo,
Naiz orduan il!
Ez nuke izango batere miñ. (berriz)
6
Lenengo gau batean egin det amets,
Bañan pensamentuak beti al rebes
Irtetzen dira;
Ustez negoen zurí begira,
Maite polita,
Kofrearen gañean jarrita,
Kontu kontarí,
Nai nuen bañan, ez nintzan ari (berriz)
7
Maite nerea daukat beti goloan,
¡Ai orain banengo ni are alboan
Iñoiz bezela!
Jaunak amets au kunpli dezala,
Balitz konbeni,
Konsueloz ílkoz nitzake ni
Nere ustean,
Maitetxoren biotza ikustean. (berriz)
8
Nere maite polita ez da zer etsi,
Bigar ere ez bada or nazu etzi
Lengo lekuan,
Allegatutzen naizen orduan,
¡Ai au poza,
Nere maíte maitetxo biotza!
Zuri begira,
Pena guztiak aztuko dira. (berriz)
9
Zure gauza polit bat ordet nerekin
Izkribaturik dago letra birekin;
K ta B dira,
Askotan nago oyei begira;
¡Ain dira piñak!
Maítetxo polita, zuk egiñak
Sedaz ederki,
Kolkuan gorderík dauzkat beti (berriz)
10
Esperantzetan bízi, maíte gozoa,
Noizbait kunplituko da gura plazoa,
Eta orduan,
Gauza txarrik ez artu buruan;
Lengoai utzi,
Ez degu pasatzen pena gutxi,
Preso sei urtez
Onduko gaituzte nere ustez. (berriz)


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Ene izar maitia
Belsunze'ko Bizkondea
1
Ene izar maitía,
ene txarmagarria,
ixilik zur'ikustera
irten nitzauzu leioara
koblatzen dudalarik
zaude lok'arturik;
gauzak'ametsa bezela
ene kantua zauzula!
2
Zuk ez nuzu ezagutzen,
orí ere zaut gaitzitzen;
ez duzu ene bearrik
ez eta atxolarik.
¡Il edo bizi nadin
zuretako berdin!
Zu aldiz maite Maria,
zu zare ene bizia!
3
Amodiozko pena zer zen
oraino ez nakien!
orain ez nuzu biziko
baizik zu maitatzeko,
norat den itxurkia
ara joaiten da ura:
orobat ni, maitenena,
¡ilten niz zure gana!


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Goizian sartu
1
Goizian sartu tabernara eta
ateratzen naiz azkena;
egun guztiyan zurrutian eta
etzait betetzen barrena.
2
¡Ai au erari zoragarriya,
neri gustatzen zaidana!
Maria Jesus, biyotzekua,
bete amaseigarrena.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

MARKESAREN ALABA
Iturrino
1
Zeruak eta lurrak
egiñ zituena
memoriya argitzea
atoz neregana;
esperantza badaukat
Zedorrek emana
kunplitzeko dedala
desio emana.
2
Amoriyozko penak
bertso berriyetan
publika albanitza
Euskal-errietan:
enteratu naiz ongi
enkargu oyetan
San Jose arratzaldeko
irut'erdiyetan
3
Markes baten alaba
interesatuba
mariñeruakiñ enamoratua
deskubritu gaberik
bere sekretua
amoriyua zeukan
barrena sartua.
4
Egun siñalia zan
goguan artzeko
esan ziyola aren
etxera juateko.
—Deseo dedan itz au
manifestatzeko
zurekin, Antonio,
nago izateko.
5
Zer esaten dirazu,
Juamtak itz ori,
tentatzen aizerala
trazak badirudi,
etzait zure gradurik
tokatzen neri,
ez burlarikan egiñ
mariñeruari.
6
Iduki dezakezu
ongi sinistua
aspaldiyan neguala
zutzatz gustatua,
etzaitut nik utziko
desanparatua,
ala egiten dizut
gaur juramentua.
7
Konformatu ziraden
alkarren artian
ezkonduko zirala
urrengo urtian,
eskola ikasteko
biyen bitartian
beraren erritikan,
guztiz apartian.
8
Ala disponiturik
jarri zian biyak,
kartaz entenditzeko
alkarren berriyak,
formalidadiakin
jartzeko egiyak.
baña etziran lo egon
amaren begiyak.
9
Alferrik izango dira
aserre gurian,
ez naute mudatuko
eternidadian,
esposatu nai nuke
kariño onian
Antonio Maria
etortzen danian.
10
Ezin egon zan ama
itz ori sufritzen,
beriala asi zan
kartak detenitzen
intenziyo aundiagoz
ezkontza galdutzen;
Juanitak alakorik
etzuen pentsatzen.
11
Amaren maleziya
korreora Juan ta
Antonio illtzala
egiñ zuan karta:
Juanitaren tristura
maitia, esan ta
engañatu du beste
gezur bat esanda.
12
Amak esaten dio:
Juanita neria
Galdu da diotenez
Antonio Maria,
nik billatuko dizut
beste bat obia,
mayorazgo interes.
askoren jabia.
13
Ama, ez neri esan
orrelakorikan,
ez det nik bestegana
amotiyorikan,
ezin alegre leike
nere barrenikan
komenienzia ona
egonagatikan.
14
—Utsi alde batera
orrelako lanak,
ez ditut nik ikusten
zu bezeIa damak,
nai badituzu artu
onra eta famak
giyatuko zaituzte
aitak eta amak.
15
Denbora kunpliturik
galayak abiyan
zer pasatu ote zan
aren memoriyan
kartarik artu gabe
juandan aspaldiyan,
inozente sartu zan
jayo zan erriyan.
16
Au da lendabiziko
esan zenduana:
Zer da musikarekin
onratzen dutena?
Markesaren alaba
kalian barrena
esposario zala
ark biarzuena.
17
Desrnayaturík egin
zuen ordu bete
gero nobiya eske
itz bi egiñ arte,
inguratu zitzayon
makiriabat jende;
bigarren ordurako
ill da derrepente.
18
Gaba pasatu eta
urrengo goizian
entierrua zuben
bigarren klasian,
markesaren alaba
guziyen atzian;
¡zer pena izango zan
arren biyotzian!
19
Penarikan lerturik
Antonio ill zan,
akonpañatu zuen
Juanitak eleizan,
naitasuna baziyon
esan dedan gizan,
gerostik etzuen
osasunik izan.
20
Erremedia bazei
sentimentu ori
bitarteko bat jarri
Jesus maiteari
oraziyo egiñaz
Bírjiña Amari
zeruan gerta dediñ
Antonio Mari..
21
Alkarren konpañian
guk ere nai degu
Birjiña, egiezu
Jaunari erregu
kristau guziyagatik
baldin albazendu,
Iturrinok orrela
desiatzen du.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Senarrak emaztiari
1
Andrea zalea naiz nerez
eta protxua nai berez,
bikaña daukat ítxurez,
oyek gogoan dauzkeala
nabil egunez ta gauez
ona bai abillidadez,
asoikua da edadez,
atso zartutakoa ez.
2
Matrimonio autzia
bakarrik naukat utzia;
bizi biarko etzia,
gizona morroi zarpa zarrakin
andria galan jantzia,
jai! au zer diferentzia,
nork artu pazientzia.
nik daukat penitentzia.
3
Andrea dabil tratuan,
emanean da artuan,
legorrian da portuan,
bere bototik salduko luke
senarra iru kuartuan
isla batera barkuan
entregatzeko kontuan
ez da prezio altuan.
4
Ari zan Mari Aldarte
parrandan gastatu arte,
bizio txarrakin parte,
etxea saldu, diruak urtu,
orain guztiontzat kalte,
andrea daukat alkate,
errespetoa aparte,
engañatuta naukate.
5
Ni nago morroi serbitzen,
bastaren kargak berdintzen
gorputza asko nekatzen
maitea orla ibillitzea
ez du legeak agintzen,
asiagatik urdintzen,
gazteak dio segitzen
nork daki nola dabiltzen.
6
Lenago ga be egondu
akordatu naiz berandu
ezin gerade konpondu
mundu onetan suerte onik
ez da neretzat izandu
mutill zartuta ezkondu
oraiñ andrea gallendu
gaztea bear omendu.
7
Badaukat korteiantea,
alperra ta tunantea,
pikaro balientea,
gabetan iñor sentitu gabe
irikitzeio atea,
berak naiduen artea
atzegin da egotea,
orlako borondatea.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Eperraren kanta
Eperrak kantatzen du
goizian goizetan
ez asko fiyatzeko
mutillen izketan.
Fiyetzen bazerade
mutillen izketan
eroriko zerade
arri labanetun.

Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Txantxangorriya
Arrese'tar Emeterio
1
Zuk dezun margo ber-bera duen
osto geyenak lurrean
zuatzetatik erori eta
banazká soill daudenean,
begiyak xabal-xabal jarrita,
adar me baten gañean
egoten zera txantzangorriya,
negarrez uda azkenean.
2
Ain txukun, apal eta geldiro
jarraitzen zera kantuan,
non ernai beti zuri begira
egon arren bat onduan,
naigabe «pranko» banatugatik
kantari zauden orduan,
iñoiz ez dizu ari zerala
antzik emango mokuan.
3
Papar txikí ta gorritxa bor-boill
ler egiteko zorian
jardun-gai oso kupigarriaz
beterik daukazunean,
ainbeste negar..., eretsi xamur...
azanpa guzik batean,
ez dakit nola kabitzen díran
zure kolko pollitean.
4
Aldizka «purruxt», ega motzean
uste gutxinez aurrear
azaldurik an laister-bidetík
malda gora loazela,
gidari zintzo gertu bat izan
nai bazenduke bezela,
gure alboan zabiltza beti
txoriño maite-maitena.
5
Maite zaitugun ezkere nunbait
ordañak-aurrez ematen
ote zabiltzan esan liteke
negua sartu baño len.
Ez ikarstu!, elurte gaizto
aundienak izan arren
gure ondoan arkituko da
zuretzako ainbat lurmen.
6
¡O, txori gaxo, sotil, pollita,
biotz erien laguna,
«txiruliuka» negar ugari
eztiro dariyozuna
zu zera beti txantxangorriya,
zu zera ¿iantxan-iztuna,
alakose gauz maitagarti bat
erakusten diuzuna.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

ASTO GAXUA
1
Al ukullu ya no vuelve
mi buen astua, no vuelve no,
ya no brinca de poxa
cuando cabeza tocar alguno;
arrayua suerte txarra
con tripako miña poner hizo.
Biotzeko asto gaxua
malkos tiraba cuandc murió.
2
Y agora te hace dos años
juxtu juxtuak ayer cumplió
que las tripako miñas
al pobre burro le agarró
con un arrantza fuerte
una noche me despertó.
Biotzeko...
3
Levantarme enseguira
y al ukullu marché yo,
con ojos de bixigu triste
como hablando mirar hizo
echaba unos suspiriyuas
de muy adentro se le salió.
Biotzeko...
4  
Estirar luego la pato
como arrikoskorra se endureció
y yo con mucha pena
le dije: Asto gaxua adiós.
Hacer un abujero grande
y tierra encimo le puse yo.
Biotzeko...



Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Ezkonduak eta ezkongai
1
Ezkonduak eta ezkongai
guztiyak ondo bizi nai,
dirua degunían jai;
fameliako buruzalía
kontu geíago ere bai,
len ardua eraten lasai,
orain urrutitik usai,
etxian nago andre zai.
2
Goizian dirua kontatzen
tabernarako prestatzen
bazkari ona topatzen,
kafia artu, kopa eranez,
erariak fiñak jokatzen,
ez det egiriak ukatzen,
orain ezpañak nekatzen
txardin ezurrak txupatzen.
3
Agindu zerbait kamiyo
gorputzak milla jeniyo,
langilli danai au diyo,
biziyuetan gertatu gera,
zu zeralako meriyo,
lengo diruak adiyo,
non naitik zarpa jariyo
eztu gezurrak baliyo.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

AMARDUN
Baldin bada zeruan
jaiten usokurnerik
ezin litzake oberik
auxen bario an ere jan,
¡a zer usaia zeruan!
Ill bat lezake piztu,
ezin ez ni sendatu!
zer? Uste det aingeruak
ziradela gosetuak
usokumez saletu.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Ardoa
Meajer
1
Ni naiz txit gauza gozoa
Eta pozkida osoa,
Beltza naiz eta zuria,
Illuna eta argia,
Indarra det eta garboa
Eta izena det ardoa.
2
Noé gizona adítua
Zedorren pensamentua
Izan zan gauza andia
Ipintzen mastia,
Zu zaitugu ardoaren autore
¡O! zorioneko Noé!
3
Edari maitagarria,
Tristearen gai irria,
Dezu alaitze begia,
Eta kentzen nai-gabía,
mutuba ipintze kantari
Eta motela dantzari.
4
Ausi, atera, ebakia;
Miña dala edo zauria
Zendatzeko belarra
Klareta ta nafarra,
Moskatela edo Malaga,
Edozein ardo ona bada.
5
Pasatzen du aste osoan
Aitzurtzen batek soroan
Nekaturikan guztia
dariola izerdia,
Laster legoke au galdurik
Ezbalu jayetan ardorik.
6
Jateko ez bada gogorik
Eta eziñ egin lorik,
Eritasun oben
Edo beste edoseñen
Zendatzeko balsamoa
Da mats onaren zumoa.
7
Ardo gube ez da jalerik,
Ez mezarik eta ez festarik,
Bada au faltatu ezkero
Ez da arkitzen gero
Baizik naigabeko tristura
Illuntasuna ta mallura.
8
Barberu, mediku guztiak
Erremedio aundiak
Dituzte besterentzat,
Baña bada berentzat,
Piztutzeko aldan lenena
Ardo zarrik dan onena.
9
Ardoa eranik neurriz
Bein illa pizten du berriz
Baña bada asitzen
Belaunak limuritzen
Eta irakiten buruban,
Ez da gauza onik orduan.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Orain bi milla urte igaru
Txirrita
1
Orain bi milla urte igaru
bezela ziran asiyak
erromatarrak berendunairik
gure zazpi probintziyak,
garai artako abarka zunak
ziran jeniyoz biziyak,
baziran penaz amildu eta
beren ezurrak autsiyak,
lastimosuak izandu ziran
oyen orduko antsiyak.
2
Denbora artako gerrero zarrak
ziran gizon onraduak
azíyuetan irabazita
jazten zitukren graduak,
irurogeita iau urtekuak
baza biltzan soldaduak
orain bezela etzuen iñor
engañatutzen diruak.
Lekobide ta Osabal ziran
Kantabriako buruak.
3
Aitona oyek zer pensatu zuten
azkeneko eriyotzian,
ez genduen jakin izandu
pena daukat biyotzian,
arrats guziyan otsan guardiyan
egunaz erdi gozian,
zenbat naigabe sufritu zuten
Erniyoko gurutzian,
oyen orduko oraziyuak
ederrak izango ziran.
4
Gure izeben amen amonen
osaben aiten aitonak
emen fueruak defenditutzen
ibillitko gizonak,
bertan batalla irabazita
gero Erromara juanak,
Otabianok galdu zituben
bere erriko lagunak,
aundi gaistuak diran tokiyan
pagatzen du txiki onak.
5
Arrosa baño zabalagoko
gure zazpi probintziyak,
baratza eder bat bezela zeudn
guziyak lorez jantziyak,
lau Españian Morroi gaudenak
iru an ditu Frantziyak,
gizon gaisto bat dala mediyo
ondatu giñan guziyak,
beste munduban ikusten badet
eman biazkat graziyak.
6
Persegituak izandu gera
juandan zenbait urtian
asko zabiltzan agindu nairik
Kantabriako partian,
mantxa gabeko lore ederrak
eztalirikan lur pian
errespetua guardatzen zuen
Lartaun emen zan artian,
oraindikan ere denbora dago
berriro saya gaítían.
7
Geren sallari segi zayogun
ez bestatara mugitu,
motiborikan asko badauzkat
ongi esan nai banitu,
ni engañatzen ez baldin banitz,
Euskal-erriyak baditu
Kantabriaren izenik ere
nai ez dutenak aditu,
zazpi senide aita batenak
ezín gerade unitu.
8
Zazpi senide alta batenak
danak euskaldun garbiyak,
Tubal zarraren artaldetikan
banatutako ardiyak,
beren aitona nungua zuten
ez dakitenak erdiyak,
utzi ditzagun bire illunak
billaditzagun argiyak,
beti betiko bere izena
izan .dezan Kantabriyak.
9
Beren idea beste gauzarik
ez dauzkatenak buruan,
gaurko egunian alako asko
baditugu ínguruan,
esaten dute Kantabria onek
bere jabia nor duan
kontra agiten asi zaizkigu
setosuaren moduan,
geren anayak ez dítugula
esan gentzake orduan.
10
Baldín egiyaz egiña bada
aurreko zarren papera,
zazpi probintzi euskerazkuak
Kantabritarrak gera,
nere bíyotzak dakadan asmua
beti dijua papera.
bide askotatik martxa zuzenik
ezín gentzake atera,
onena zein dan ongi neurtuta
bildu gaitezen batera.
11
Zazpí seníde aita batenak
egotia onen triste
fortun'au da desgrazi batez
baño ez genduan uste
maitatzen dute etorri dana
bastaren gauzaren eske,
egunen batez asarre samar
ikusi biar gaituzte,
jakin dezaten bagerala gu
izena degun ainbeste.
12
Mundu onetan ezin bizi ta
ez degu juan nai bestera
gezurra esanda ez dago andik
etortzerik ostera,
arrazoi gabe aman ziguten
lege kontrako jazkera,
gañera berriz kontrari dude
galduko dala ez eskera,
gogor egite ezpazayote
oyentzat aña ez gera.
13
Kolka txarraren azpiyan dauden
txito urrikalgarriyak,
amarretatik bost iltzen dira ta
beste bostak elbarriyak,            .
pisti gaistuen bildurrez beti
gora begira jarriyak,
indar gutxiko gorputza eta
suspiriyuak larriyak
kastigu onen mendián bizi
gera gaur Euskal-erriyak.



Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

ALBAITERUEN SALAN
Txirrita
Albaiteruen salan
demoniñua artan
demoniozko estroposo bat
egin nuben bertan,
demoniñuak emen,
demoniñuak an,
demoniñuak nun nai
gorputzaren bueltan,
demoniñuak sasoi zebillen
demoniñuetan.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

GALTZAUNDI
1
Neri deritzan galtzaundi,
apellidua det Goñi,
Aldasoro izen goitia
deritzan neroni;
illtzerikan ez nuben
lenago pentsatzen,
bañan oraingotikan
ez naiz eskapatzen,
testamentua egitera
nua ni len bai len
nere porientiak
lasatu ditezen.
Ta Galtzaundi,
Ta Galtzaundi,
apellidua det Goñi.
2
Aitaren, Semiaren,
Espiritu Santuaren,
Jaun zeruak lagun zaidala
lan onetan neri arren;
sentimentu bakarra
daukat barrenen,
alaba ipurtaundia
utzitzia emen;
orra neregatikan
oyek nola dauden,
Jaunak eraman nazala
zerura len bai len.
Ta Galtzaundi...
3  
Nere lengusu Pokotlinori
nai diozkat bada utzi,
nere eskatzeko estanteria
bere jenero ta guzi;
bañan ango kristolik
ez dezala autsi,
bestela utziko dizkat
guziak Ramos'i;
egiten badiote
jaun oni igesi,
laister juango zaizka
damak Rodrigez'i.
Ta Galtzaundi...
4  
Ni illda gero emaztia
penaz illko balitzake,
nere onduan enterratzia
iñola albalitz nai nuke;
eta gañian jarri
letra bat aundiya:
"Emen dago Galtzaundi
eta konpañiya";
paz aundi bat artu zun
Tolosako erriyak,
merkatu ziralako
ordun erariyak.
Ta Galtzaundi...
5
Entierrua nai det egitia
neri bigarren klasian,
lau zapatarik eramatia
gañera berriz aidian;
jota nabarra juaz
Enpero kalian,
sobrekama balkoitan
naramatenian;
Arremete zubiyan
aizken aízkenian
zagí bat ardo jarrí
kajaren gañían.
Ta Galtzaundi...
6
Ni oraindaño egin izandu
diten testamentubak,
gaur bestetatikan izango dira
ayek danak borratuak
eta orain firrnatu
ere testiguak,
oditu baituzute
gaur nere kontubak
isillik iduki arren
nere sekretuak,
Dametako iturriyan
eran kuartillu bat.
Ta Galtzaundi...


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Kaiku
Neure andrea, andre ona da,
gobernu ona du... auzuan!
artzen duelarik bere alaba
Mari kataIin altzuan.
Aizazu!
— Zer nauzu?  
—Gero're orrela munduan ere
biak biziko gerare gu,
baldin bazare kontentu,
baldin bazare kontentu!
Nik beti freskotxorik tabernakua,
sototxuan daraukat ardo gozua,
ai, zer kontentu,
ai, zer allegre,
eskaintzen dauzut,
neure maitia:      
arrautzekuak eta Kaiku esnial (berriz)
San Blas alderat nindoalarik
Makiltxo baten gaiñean,
Arantza beltz bat sartu. zitzauten
Uspela nuen oiñian!
Ai zazu!
— Zer nauzu?


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Baserritarrak
1
Baserritarrak gera gu
Ezin gentzake ukatu, (bis)
Baña kaletarrak bezin ongi (bis)
soñua jotzen degu (bis).
2
Kalian dira bi gauzak
Neri gustatzen zaidanak;
Ardotxo txurí goxua eta
Opill koxkor biguña,


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Mutill zarraren despeira
1
Dozena bat bertso berri
gaztien konsolagarri,
nene mingaña sano dan arte
nai nituzke jarri;
begiratuaz elkarri,
andrerik ezin ekarri,
mutill zarren despeira zer dan
esango det zarri.
2
Egon zaitezte aditzen
zartuta nola gabiltzen,
gazte denboran ezkondu gabe
errex da gelditzen;
ajiak zaizkit berritzen
ta indarrak urritzen,
orain jarri naiz soldata gabe
anaya serbitzen.
3
Anayak naukak mendían,
koñatak aídamenian,
gazte denbora akordatzen naíz
sasoya joanian,
ez det gularik janían
gau ta egu betí lanian,
ondo egin da ezker gaixtua
gero azkenian.
4
Iñor naí badu ikusi,
nere líbrua ikasi,
nekía pranko esker gaistua
ta alímentu gutxi;
anaya daukat nagusi,
índarrak juanak ígasi,
ontaz aurrera oyen mendian
biarko det bízí.
5   
Ezurrak zaizki gogortu
belarriya oso gortu,
modu ontan mutill zarraren
inbíriya nork ditu?
audrerik ez nuen artu,
oraín anparo biartu
praíle naitare ezín níteke
komentuan sartu.
6
Koñatak nauka arrotza
ura emendík orruntza,
anan egin da esker gaixtua
ta alimentu otza;
soldata gabe morrontza,
begiratua zorrotza.
animosua ez dago mutíll
zarraren biyotza.
7
Lenago erromeriyan
dama gaztien erdiyan
jira ta buelta ibiltzen nitzan
fanfarroikeriyan;
orain tristura begiyan,
nago estado urriyan
pipa bat artu ortzian eta
subaren guardiyan.
8
Orain galdu naiz ederki
merezi baña obeki,
neskatxak ere ez dirate nai
aterík iriki;
badute milla aitzaki,
gaztíaguak izaki
istimaziyo txarra nola dan
mutill zarrak dakit.
9
Mutilla bere zarrian
neskatxakin indarrian
egun guztiyan oyen pardelak
nere bizkarrian;
gero illunabarrian
istimaziyo txarrian
ibiltzen naute soñeko galtzak
kendu biarrian.
10
Mutill zarraren pobreza
iñork ikusi nai eza,
eskarmentua dubenik bada
konsidera beza;
auxen da nere bajeza,
nork izango eztu pereza,
illobentzat utzi biarra
bere intaresa?
11
Nik dakadan ganantziya
badago zeñi utziya,
bi alkandora, galtza pare bat,
anayak auxiya;
au da esperientziya,
munduko diferentziya,
mutill zarrari tokatzen zayo
orlako jantziya.
12
Orra illoba gaztiak,
mutill zarraren trastiak,
irabizirik eztu izango
oyekin sastriak;
zimurtu zaizkit estiak,
begiyak daukat tristiak,
eskarmentua izan zazute
nerekin bestiak.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

MUTILL GAZTIENTZAT
1
Iparragirre bozean beaitut
bertso berriyak paratu,
Guipuzkoako Euskal-erritan
albanitzake onratu;
asko ezkongai gaude
gustakorikan gabe
ezin dutela topatu,
projimuari erakustia
esta izango pekatu.
2
Konsejutxo bat lendabiziko
eskongai dauden oyentzat,
esposatzia gauza pixuba
dala iriritutzentzat,
dote eta arria
eztubela balio
amoriyo fiñarentzat,
zergatik izan bearko duben
ill arteraño beretzat.
3
Neskatxa eder balientiak
baldin gustatzen bazaizu
etorrizaitez Oyartzunera
emen billatukoituzu;
kale eta baserri,
kolore zuri-gorri,
ederrak franko badezu,
San Estebanez erromeriyan
ikusi nai badituzu.
4
Gustagarriyak oyen bentajak
dirade klase askotan,
ez errex arropatuko
asi ezkero izketan;
eskojitutakoa
oyen errespetua
relijiyoku gauzetan,
Jaungoikuaren bildur aundi
aziyak dira gaztetan.
5
Errenteriyan dama oyekim
askotan det nik iyz egin
perfeziyo ta umildadiak
eman lezaka atsegin;
daude ikasirikan
gurasuetatikan
ez dezatela utz egin
nik ere ori egin nai nuke
betiko galdu ez dedin.
6
Bire batian gertatzen bada
tapatutzeko fortuna,
saludatzia gustatutzen zait
oyen egokitasuna:
aberats eta pobre,
guztiyarentzat noble
igual da ez ezaguna,
orida gure Errelijiyuak
erakusiten diguna.
7
Ostentaziyo batere gabe
izketan dute graziyak,
gorputza egoki pasua airoso
loju gabeko jantziyak;
beti alegre daude
tristurarikin gabe
ezaguerakin josiyak,
gizonak bezin aundiya dute
lanian irabaziyak.
8
Elizan ere atenziyuaz
deskubritutzen dan ua
duda gabe ark adoratzen du
guziyen soberanua;
aundiyak ta txikiyak
kristobak geran guziyak
ontan eduki kontuba
realidadez ezku bidedin
gure remordimentuba.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Betroi bati
Xenpelar
1
Milla zortzireun da
irurogeita biyan
bertso berrik jartzera
nua Euskal Erriyan.
Betroi bat erosi det
Ernaniñ periyan,
ganantziya egingo
nuala ariyan,
tristura begiyan,
beti miseriyan,
ez aren premiyan
nere fameliyan,
Xenpelarrek dakizki
Errenderiyan.
2
Ostegun juandanian
amabost Ernaniñ
betroi baten tratuba
genduben egiñ,
Inaziyo saltzalle
egostuna Permiñ,
emeritzi eskutu
geniyon eragiñ,
sabelian du miñ
iñork ase eziñ
artuari muziñ
eztu mai edoziñ
atzetik bearditu
zazpi medeñiz.
3
Oñaindik gaztia da
ogeita sei urte,
ernari omen dauzka
bost illabete,
nik ez diyot igartzen
ala esan dute
gezurra baldin bada
engañatu naute,
ezurrak txit torpe,
zañak dauzka fuerte
aragiya aparte
zeñek naidu merke
zikiro baten truka
emango nuke
4
Orren arboletikan
datorren loria,
frutua konserbatzen
pare gabia,
alabatu nai diyot
bere onoria,
umatzen baldin bada
¡ai zer poderia!
orren koloria,
beltza ta moria,
juan zayo floria,
lenago obia,
nere fameliyaren
ondadoria.
5
Notizi txarrak dira
orrentzat auzotik,
besua ateria
urgun besotik
eztula ta antziya,
ukullo zulotik,
desterratuko nuke
nik nere bototik,
amarra lepotik,
grilluz orpotik,
makillaz ondotik
jotzen det gogotik,
eztiyo ajolarik,
ezerengatik.
6
Buruba jarri zayo
lurrera begira,
belarriyak zintzilik,
¡ai zer segira!
albaitero guziyak
ikaratzen dira,
ark daukan idera
bajatzen arida,
irutatik bira,
¡au nere perdida!
nork naidu erdira,
ba;a ez det emango
Euskal Errira
7
Begí bat itxua du
adar biyak motzak,
krixilluba díruri
orren kokotzak,
ikaratutzen gaitu
eztularen otzak,
farra egíten dute
Elizatik ontzak,
sano dauzka ortzak,
agiña zorrotzak,
tristura biotzak,
dantzan dabill otzak,
ez diyo onik egiñ
leku arrotzak.
8
Borroka dabillela
juan zaizka adarrak,
eziñ sujetaturik
bere indarrak,
talentu onak dauzka
gure betroi zarrak,
lurrera botatzendu
elbiyaren kargak,
ganadu elbarrak,
juntura igarrak,
jendiaren parrak
ez dirade txarrak,
burruntziya diruri
orren bizkarrak.
9
Nere betroyak ez tu
auko loalia,
egunero naizik
ogi alía,
alare ezin jaso
lepoko joalia,
burua makurtuta.
zerbaiten galdia,
orren sandalia
ez da debaldia,
gauza on zalia,
bizkotxo jalia,
malezi asko duan
arrantzalia.
10
Kara iguala du
aurrian ta atzian,
basurdia dirudi
zutik jartzian,
konsuelo bat daukat
nere biyotzian,
bizirik aterako
balitz ilbeltzian,
ori umatzian
esnia etxian,
gazta abatsian,
gazura arratzian,
belarrak gizenduko
du mayatzian.
11
Urtiak juan eta
ajiak azaldu,
daukanak obe zuen
artu ez balu,
etxetikan kanpora
ezin det bialdu,
joka asten naiz baño
laister urrikaldu,
aragiya galdu,
larrua ona du,
ezurra onradu,
frantzesak nai badu
laban kertenetako
obe det saldu.
12
Orra bertso berriyak
Xenpelarrek para
jakin dezala
nere euskara;
ustez alabatu det
betroyaren kara,
ukulluan eztulka
pasatzen du gaba,
sano du ijara,
guziya tripara,
au gure ikara,
orlakua zara,
desterratu nazazu,
gezurra bada.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

GAZTE GERA GAZTE
1
Gazte gera gazte
ogeira urtetan,
ez egon pentsaketa
joaiteko armetan:
goazen orobetan
koraje andietan.
2
Amak etxen nigar,
aita ere triste,
etxean badituzte
iru anai gazte,
laguntza badute
ni etorri arte.
3
Eldu girenean
denborak egiñik,
bazterrak ikusirik
frantzesa jakiñik,
ama, otoi ixilik!
ez egin negarrik.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Iya guriak egindu
Xenpelar
1  
Iya guriak egíndu
badegu zeñek agindu,
ez oraindik umildu,
alkarrengana bildu,
igerra nai duben guziya...
¡berari kendu biziya!
2
Okasíyua prestatzen,
lotan daudenak esnatzen
etzait nerí gustatzen
malíziyan jostatzen
iñorekin ibiltzia,
ark merezí du illtzia.
3
Gerraren billa gau t'egun
etsayak arturik lagun
arrazoi ote degun
edo zer datorkigun
asitzerako pensatu
fusillak nola dantzatu.
4
Ez naiz ni gerraren zale
baizik pakiaren alde,
zeñek nai duen galde
berari tira alde,
bala bat sartu buruan
aspertuko da orduan.
5
Ulmidadean alkarri
errespetua ekarri
lege eder bat jarri
bizi gaitezen garbi
ori deseo nuke nik
ixuri gabe odolik.
6
Gaitzak gerade umiltzen
eta pakean unitzen,
ez da errez íbiltzen,
anayak alkar illtzen,
zer dan entenditu gabe
ortan galduko gerade.
7
Gu gera iru probintzi
lengo legerik ez utzi,
oyeri firme eutzí
naíz anka bana autzi,
jayoko dira berriyak
gu gera Euskal-Erriyak.
8
Alabes eta bizkaino,
gu gera gipuzkoaño,
aítak il zíran baño,
semeak oraindaño
legea degu guardatu,
letra zarrik ez ukatu.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

EGUNSENTIA
R. Artola
1
Onen etorrera da
biotz pozgarriya,
daguen denbora zeru
azpia garbiya:
izarrak joaten dira
galdubaz argiya,
gelditzen dalarik, bat
ura illargiya,
itxasora jetxiyak
lo artuban iya.
2
Beren izkeran agur
egiñaz Jaunari
txori txikiyak asten
dirade kantari;
gaisuak ontan diran
bitartean ari,
indarrak laburtuta
arratz illunari,
jaioera ikusten
zaio egunari.
3
Sortegiko aldean
azaltzen da ontan
zillarrezko zinta bat
zerubaren mugan
gero ugariturik
argitasuna an,
balegobe bezela
urrutiya sutan,
eguzkia sortzen da
mendiyaren puntan.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

ILLUNABARRA
R. Artola
1
Eguzkiya asten da
jetxitzen, jetxitzen,
dizdizera ederra
zaiola gutxitzen
diamantezko printzak
zaizkanean galtzen
urrezko bola baten
itxuran da jartzen,
eta geldi, geldi da
txaspera sartzen.
2
Jiratzen. dan denboran
itxaspe .aundira
paletako kolora
guztiak an dira;
ain pintura politak
Goien jartzen dira,
ustetzen da zeruba
auspez dala jira,
ezin azper liteke
berari begira.
3
Sarri beltzez jantzirik
zabalde guziya
txori txikiyen kantik
ez da aitzen iya,
izarrez apaintzen da
zerupe garbiya
eta bazter denari
eramaz giya,
azaltzen da goi-farol
eder illargiya.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Amerika'ra nua

Semeak
Amerika'ra nua
nere borondatez
emen baño obeto
izateko ustez.
Aspertuxia nago
emengo izatez,
adios aita ta ama
ondo bizi bitez.

Aitak
Lenago're seme bat
ba-dut Amerika'n
amarbat urte dira
jon zala emendikan.
Topatzen ba-dek iñoiz
aren astarnikan
esayok aita bizi
dala oraindikan.

Seme zarra Arnerikalik aitari
Kafia artutzen det
egunian bi aldiz,
baita pasiatu're
nai añian zaldiz,
purua erre ta
osasuna berriz...
Aita, au bizi modua........
Donostiya'n ba-nitz.........


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

ERARI MAITAGARRIYA
R. Artola
1
Erari maitagarriya
zugatik daukat jarriya
argumentu bat larriya;
indarra zera gorputzarentzat
kentzen dezu egarriya,
gauza istimagarriya
bañan zauzkat igarriya
zerala engañagarriya.
2
Nik zu nor ziñan ez nekin
eta gogor nizun ekin,
fiyaturikan zurekin,
istante batez egin zenduen
nai zenubena nerekin,
biyok gera alkarrekin,
kontuak ziran gurekin,
ondoren nor zera jakin.
Batek lezake espero
ondotxo eran .ezkero,
jarriko dubela ero,
lotsagarri ta lotsarik gabe
ibilliko dala gero,
korajetsu eta bero,
non nai egiñaz aldero,
modu txarrian biziro.
4
Indarra erariyak du
ezin litekena neurtu,
gizona lezake aurtu;
ustez tarnañan bein eran eta
ninduen oso moskortu,
itzegin ezin ta gortu,
bista zitzaidan laburtu,
tratu on bat nuben artu.
5
Gustora eran banuben
ondoren pagatu nuben,
deskalabratu ninduben:
nere ondotik pasa zan batek
galdetu ziran zer nuben,
ia min bat al nuben,
nundikan sentitzen nuben,
planta onen bat jo nuben.
6
Nai ezdubenak orditu
eta ondoren eritu,
kontuz eraten aritu;
erari klase guztiyak bere
espirituak baditu,
gure txintxurrak nai ditu
gustoz eraten baditu,
naiz gero berak zatitu.
7
Mudatzen gaitu eranak
mundu onetan geranak,
pruebak daduzka emanak;
jeriyo txarrak ondutzen ditu
bai ere gaistatu onak,
aztu orduan esanak,
eta egindako lanak,
naiz geró darbutu danak.
8
Nere moduan beste bi
eranak sobra erani
bueltaka ziran etori;
altxatu nai ta ezin altxarik
loitan zebiltzan igari,
jarri ziran guri guri,
kasik etziran agiri,
eran baizuten ugari.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Neska zar bat tentatzen.
Txirrita
1
Dozena bat bertso
nai nituzke jarri
jayetan kantatzeko
entretenigarri;
nere publikatzia
izango da zarri
alabantzak emanaz
zenbait neska zarri.
2
Neska zar bat tentatzen
asi naiz lenguan,
izan ere alako
polita zeguan;
umil eta seríyo
itz egin genduán,
baño gusto guziyak
ez dira munduan.
3
Izketan asi giñan
biyak gozo gozo,
ezkontzeko mandatu
egin diyot atzo
leyotikan ujuka
ama ta bi atso:
—Ez dek .arrapatuko
uste bezin mantso.
4
Ama preparatu .zait
asarrez betia,
lenbiziko ujuba:
—Zenbait dek dotia?
oinbeste kostatako
alaba maitia,
lastima izango dek
iri ematia.
5
Zere fameliyari
errespetoz eldu,
inozente daudenak
ez ditezen galdu:
diru truka alaba
nai zenduke saldu;
lenago gustokorik
ez altzayo azaldu?
6
—Nere jakinduriya
ari da atzetzen
errez dala uste du
zenbaitek ezkontzen;
promesa on bat eginda
ezpazera ontzen,
lanak izango dira
zurekin konpontzen.
7
Ez dezu sinistu nai
egiya esandare;
zintzua nai genduke
pobria izandare;
gure baztarra baño
obiak nun dare
alabari sasoya
pixka bat juandare?
8
—Bere alabarentzat
orrenbeste fama,
nik ez det sinistatzen
aiziak darama,
zure baztarrian nik
egitia lana,
izan liteke baña
ez det uste, ama.
9
—¿Ez aldala uste dek
orren errespuestik?
atarramentu onik
mutill zarrak ez dik,
nere alabak ez dauka
ezkontzeko kezkik,
i ez bezelakua
nai ezta dakazkik.
10
—Itz bat esan biar det
nere borondatez,
ez banau iñork lotzen
grilluz edo katez
ezkontzeko ideak
banituan ustez,
ardua maitatzen det
andriaren partez.
11
—Mutill malizioso
deabruz betia
ez dizut zabalduko
geyago atia
beñere etzaitut izandu
biotzez maitia,
ni gandik libre zera
or konpon zaitia.
12
Orra amabi bertso
oraingo berriyak
bere andregayai
Txirritak jarriyak,
eman dizkit disgusto
ikaragarriyak,
negar egin lezake
nigatík arriyak.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Limosnatxo bat
P. Nemesio Otaño
1
Mutil koxkor bat itxu aurreko
zubela aldamenian,
gizon buru-soil bizar zuri bat
bi makuluren gañian
kale-eskiñan ikusi nuben
gora ezin joanian.
Ta bera nor zan jakin nayian
inguratu nintzanian...
limosnatxo bat eskatu ziran
Jainkuaren izenian.
2
Zerbait emanaz galdetu niyon
altzan modu onenian,
jayotzatikan al zeukan ala
gaitzak artuba mendían.
orantzun ziran: «ez. semia, ez;
nik sasoya nubenian
ez nuben uste iritxitzerik
netara azkenían...
aur limosna bat eskatutzen det
Jainkuaren izenían.»
3
Eta jarraitu zuben esanaz:
«lengo gerrate denian
ni aurren xamar ibiltzen nintzan
beti edo geyenian,
nekatu gabe aisa igoaz
aldapik luzienian;
etzan burura asko etortzen
gu ala gabiltzanian...
gero limosna eskatutzerik
Jainkuaren izenian.
4
Odolak bero eta burua
arrua daguenian;
edozein moduz sartutzen da bat
alako itxumenian;
atsekabe ta negar samiñak
badatoz ondorenian
nola erabait batek biziya
utzitzen ez dubenian...
limosnatxo bat eskatu biar
Jainkuaren izenian.
5
Iñoiz pentsatzen nere artian
ni jarritzen naizenian
gaur ere asko dirala joango
lirakenak zuzenian,
ez luke iñork sinistatuko
zer pena ematen diran.
¡Ai! Orla nintzan ni ere sano
ta gazte nenguenian...
gaur limosna bat eskatutzen det
Jainkuaren izenian.
6
¡Ai! Txorakeri asko egiten
da zentzurik ez danian;
sinista zazu ur au pasia
daukanaren esanian.
Obiago da sasoi dan arte
sayatutzia lanian,
negar egiñaz ibill gabe
gero denbora joanian...
limosnatxo bat bildu eziñik
Jainkoaren izenian.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Txepetxa
P. Nemesio Otaño
1
Askotan esan izandu dute
gizon ikastun argiyak,
nola pistiyak izan litezken
gure erakuslariyak;
erlia da bat aipatzen dana,
o! zer lan arrigarriyak
jartzen dituzten gure aurrian;
onek eta txingurriyak!
txepetxak berriz erakusten du
ainbeste nola aik biyak.
2
Euskal-lurreko txoriyetan dan
txikitxuena da bera,
gaztañ kolore bakarrekua,
nai bada ez da ederra:
begi argiyak, buru xanpala
moko tentia aurrena,
gorputza motza, anka laburrak
xaltokako íbillera;
xalaparteko egalariya
eta kantari ergela.
3
Txotx batek aixa jasoko luke
nola karga gutxi duan,
bañan gustatxen zayo jartzia
adar xendoxíaguan;
amildu arren ez 1eike galdu
dakiyelako aguan;
bañan arkitzen baldin bada ere
burnízko aldamiyuan,
iru-lau aldiz xanpatutzen du
seguro ote daguan.
4
Udaberriyan lendabiziko
kabiya txepetxarena
azaldutzen da ta ezaguna,
goroldiyozkua dena;
arbol gerriyan, untza tartian
du lekurik maítena,
ta gizon askok ikusitzian
irixpirian daguena,
esan oí dute: — Zer konfiantza,
txori txar onek dubena!
5
Ta edozeñek esan lezake
berari begiratzian;
arretarikan ez daukala
egin leyoken gaitzian;
ez-idurikan ark kabiyari
beste zulua atzian
egiten diyo, andik joateko
aurrerakua tapatzian;
erakutsiyaz pentsa zegula
nola atara sartzian.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

BEGIYAK FARREZ FARREZ
1
Begiyak farrez, farrez,
biyotza negarrez,
alaxen juaten nintzan, maitea, zugandik, dolorez.
2
Ama, umiak neri
parian pasata
eztik agurrik egin, maitea,
burua jirata.
3
Ama, umia neri
ez agur egiteko  
¿zer palaziyo dauka, maltea,
zuri emateko?
4
Palaziyo eder bat
aitzaren gañian,
ez da aizerik sartzen,
maitea, ez dabillenian;
ez da euririk sartzen, maitea,
egiten eztunian.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

IKUSTEN DUZU GOIZEAN
Elizanburu
1
Ikusten duzu goizean
Argia asten denean,
Menditxo baten gainean
Etxe txikitxo aitzin txuri bat
—Lau aitz andiren artean?
Iturritxo bat aldean,
Txakur txuri bat atean,
An bizi naiz ni pakean.
2
Nai ez den gaztelua
Maite dut nik sor-lekua
Aiten-aitek autatua;
Etxetik kanpo zait idaritzen
Nonbait naizela galdua,
Nola an bainaz sortua,
An dut utziko mundua,
Galtzen ez badut zentzua.
3
E.z da lurrean gizonik
Prinzerik ez erregerik
Ni baino obeki denik;
Badut andrea, badut semea,
—Badut alaba ere nik.
Osasun ona batetik,
Ontasun aski bertzetik,
Zer naiko dut bertzerik ?
4
Goizean asiz lanean
Arratza eldu denean
Nagusi naiz maenean;
Giristino bat ona dut
—Nik emaztea artzean,
Ez du bijili egunean,
Sartuko uste gabean
Txingar ezur bat eltzean.
5
Etxean ditut nereak
Akilo, aiztur, goldeak,
Uztarri eta edeak;
Jazko biaz, ditut oraino
Zoko guziak beteak
Nola iragan urteak
Emaiten badu bertzeak,
Ez gaitu iltzen goseak.
6
Landako ira beiak,
Esnez anpatu ditiak,
Aratxe eta ergiak,
Bi idi andi kopeta zuri,
Bizkar beltz, adar andiak.
Zikiro bildots guriak,
Auntzak eta ardiak,
Nereak dire guziak.
7
Ez degu bear lurrean
Aise bizirik etsean
Utzi laguna gabean;
Yende-bearrak ez dute yotzen
—Gure etxeko atean,
Non ez duten mainean,
Otuntzordua denean
Lekua gure aldean.
8
Piarres nere semea,
Naiz oraino gaztea,
Da mutiko bat ernea;
Goizean goizik bazken erdira
—Badarama artaldea;
Baitu nere egitea,
Segituz nere bidea
Ez du galduko etxea.
9
Nere alaba. Katalin
Bere ameka urtekin
Ongi doa amarekin;
Begiak ditu amak bezela
—Zeru-zola bezain urdin:
Oraingo itxurarekin
Uste dut denborarekin
Andre on bat dion egin.
10
Nere emazte Maria
Ez da andre bat andia,
Bainan emazte garbia;
Musu batentzat etxean badut
—Ni nai dudan guzia;
Galdegiten dut grazia
Dudan bezela asia
Alabatzeko bizia.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Intxauspeko alaba dendaria
1
Intxauspeko alaba dendaria
goizian goizik jostera jualia,
nigarretan pasatzen du bidia,
aprendiza da konsolazalia.
2
Zelian den izarrik ederrena
Jin balekit argi egitera,
Juan nainte maitiren ikustera,
ene penen ari erraitera.
3
Mundu untan penarik gabetarik
bizitzeko nik eztut perillik;
maitatu dut ukunen eztudana,
orrek beitereit biotzian pena.
4
—Maitatu duzia ukenen eztuzuna,
orrek dereizia biotzian pena?
mait'ezazu uken diokezuna
eta juanen da zure biotz miña.
5
—Mertxikaren floriaren ederra!
barnian dizu etxurra gogorra;
gaztia nitz, bai eta loriusa,
eztizut galtzen zure esperantza.
6
Adios-beraz, ene maitia, adios!
Adios dereizut orai sekulakoz;
ezkunt zíte plazer duzunareki,
eta begira ene arrakuntruti?
7
—Zer ízanen da zure arrakuntria?
zer aalda zure egin aala?
Zerbait kasu nitan gertatzen bada
sujet berri bat zutan ízanen da.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Ardo kanta naparra

Ardan gorri naparra,
ez edan neurri gabe,
ibilli, arren, polikí,
orain pensatu, ez gero,
utzegiñak zuzendu.
a a a
Ardan gorri naparra
neurriz dala su-garra
geyegian da txarra,
ardan gorri naparra.
e e e
Ez edan neurri gabe
¿Nola izan zeure jabe
urdalla egiñik labe?
ez eran neurrik gabe.
iii
Ibilli, arren, poliki,
naiz andia ta naiz txiki
begiak ondo iriki,
ibilli, arren, poliki:
ooo
Orain pensatu, ez gero,
geyegi ez jarri bero,
gizon zeran ezkero,
orain pensatu, ez gero
uuu
Utsegiñak zuzendu,
Jainkoaz gogoratu,
alkar ondo maitatu;
utsegiñak zuzendu.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

DOMINGO KANPAÑA
Bilintx
Mando baten gañian
Domingo Kanpaña,
Ez dijoa utsikan
Mando orren gaña,
Azpiyan dijoana
Mandoa da, baña
Gañekoa ere, bada
Azpikoa aña,
¡Mando baten gañian
Bestea, alajaña!


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Zaldi baten bizitza
Bilintx
1
Orra sei bertso kale-
garbitzalleari,
zeña bere izenez
dan Joxe Mari:
erreza lezazkike
iru Ave Mari,
indarra etortzeko
zaldi zuriari,
animali ori
urruki zait neri,
falta du ugari,
egoteko guri,
kartoyakin egíña
dala diruri.
2
Goizero biar diyo,
eraso lanari,
zikiñak bildu arte
erri danari,
berriz ere obeto
bizi ez danari
nabarmenduko zaizka
ezurrak ugari;
ez naiz txantxaz ari,
eta Joxe Mari
zaldi gaixoari
nai aña janari
eman zayozu, ea
jartzen da lodi.
3
Dago eskeletuen
itxura arturik
diña jan ezak dauka
orrela galdurik!
¿Nola ez da egongo
oso argaldur ik,
irukitzen badute
askotan baraurik?
Zaldi orri nik
ez det esperorik
ezer ikusterik
ezurrak besterik
ez du beintzat ízango
odol golperik.
4
Lanan sobra du bañan
janaria falta,
urrikigarria da
dakarren planta:
gaixoak ez lezake
luzaro aguanta,
flakiarekin ezin
mugitu du anka,
pentzu gutxi jan ta
kalean jiraka,
gaizki bizí da ta
indarrik ez daka,
ezin karriatu du
karro bat kaka.
5
Munduan ez liteke
zaldirík arkítu
duenik orrek aña
pena sufritu;
biotzik gogorrena
lezake kupitu,
ez du zartzera txarra
gaixoak atxitu,
pausua nagítu,
ezin du mugitu,
zaldi orrek ditu
zazpi espiritu,
bestela bízirikan
ezin gelditu.
6
Gisagasoaz danak
pena artzazute,
baldin biotz biguñak
badítuzute;
asi zan egunetik
eta orain arte.
serbitzuba egin du
errian bastante
igande ta aste
jayarekin naste
makiña bat urte
pasa dizkizute,
orain erretirua
merezi luke.

ZALDIAREN ERIOTZA
Indarra zekan arte
zikiña karrayo
eragiten zioten
makiñabat sayo,
¡bañan miñez jarri da!
¡Indarra juan zayo!
¡nekearen pagua
balaz eman zayo!


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

POTAJIARENA
Bilintx
1
Egunaren izena
Ez dakit nola zan,
Bañan señalagarri
Partidu bat bazan
Pillotan jokatzeko
Oyartzungo plazan.
Nai det nere orduko
Gertaera esan
Urrengoan beste bat
Eskarmenta dezan.
2
Partiduba jokatzen
Bukatu zanian,
Ostatura joan nintzan
Zuzen zuzenian,
Mayera jana ekartzen
Asi ziranian,
Apaiz bat serbitzen zan
Aurren.aurrenian,
¡Sartu zan makiñabat
Arren barrenian!
3
Nere ditxa guziak
Badute ajia,
Nozki naiz: Jaungoikoak
Astutzat lajia,
Gosiak egin nuben
Ango biajia
Kulna zuben arentzat
Daukat korajia,
¡Apaiz batek jan zuen
Nere potajia!
4
Zintzur ona zubela
Ondo siñaliak,
Ernan zituben   apaiz
Baberrun zaliak,
Dozenaka tragatzen
Zituben aliak,
Maskatu ere gabei
Tripazai jaliak,
Alako aisa nola
Antxut baliak.
5
Tragatutzen zituben
Igar ta eseak,
Ez ziran arren diña
Zetozen klaseak,
Agertu ordukozeuzkan
Tripara paseak,
Kortesiya gabeko
Txapela luzeak,
Arrek   naikua jan ta
Ni berriz goseak.
6
Gerostik ostutuban
Sartu ordurako,
Galdea egin gabe
Ez det nik faltako,
Egun artako apaiza
Otedan arako;
Ez apaiz jaun guziak
Berdiñ diralako,
Baizik batek bildurra
Sartu ziralako.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo I)

Juana Bixenta Oiabe
Bilintx
1
J. B.-Nagusi jauna, auxen da lana;
amak bigaltzen nau bedorrengana

N. J.-¡Ai bigalduke bazinduke maíz!
Zu ikusita konsolatzen naiz.
sinista zazu.
¡oso zoraturikan naukazu!
¿orren pollita nola zera zu.?

2      
J. B.-Amak esan dit, etxeko errenta
pagatzeko dirurik ez zuben ta,
ia egingo aldiyon mesere
illabetían geyenaz ere
itxoditia;
baña zierto dala ematia
pasa baña len illabetia.

3
N. J.-Logratutzia errez alare,  
naiz ori ta beste zer nai gauzare
seguru dala, esan amari,
zu baldin bazatoz mandatari.
Dudarik gabe,
nene borondatiaren jabe
zu zera, Juana Bíxenta Olabe.

4
J. B.-Beraz, bertatik nua etxera
poz aundi bat amari ematera.
Orain, ariyo, nagusi jauna,
presaka juan bíat amagana.

N. J.- Ez zuazela,
portatu zaite nik nai bezela:
gaur etxera juan ez zaitezela.

5
Zuben etxia dago urruti,
birian zerta gerta izan bildurti
bada iya pasa da eguna,
arratsa berriz dator illuna.
Orain juatia
txartzat iduki, nere maitia;
gaur emen bertan gera zaitia.

6
Ez juan etxera, bine oyetan
gabaz, bakarrik eta illunpetan,
kontura erori zaitia zu:
gabaz illunpian juan biazu
peligro aundiz,
eta obe dezu eun aldiz
biyar goizian juan egun argiz.

7         
J. B.-Ezetz   etsiya egon liteke;
ni emen delditu ezin niteke,
amak espero nau gaberako,
eta ark espero naubelako
juan   bíar det nik,
alaba ikusi gabetanik
amak izango ez luke onik.      
8
N. J.-Emen zuretzat díra parako
jaki txit gozuan afaiterako,
erariya berriz Jaungoikoa
illa piztutzeko modukoa;
ardo onduba,
ontzen urtietan egonduba,
Malagatikan da bíalduba.

9   
J.   B.-Jauna berorrek, bañan alferrik,
badaki armatzen lazo ederrik,
lazua eiz   bage gera dedin,
nere etxian ditut egin
afaldu ta lo,   
nayago ditut ango bi talo
ta ez ernengo milla   erregalo.      
10  
N.   J.-Biyotz nereko dama polita;
azmoz muda zaite, auxen tori ta,
amasei duroko   urre fiña,
sendatu nai zazu nere miña.

J. B.-Ez jauna, ez, ez;
 merezi bezin kopeta beltzez
esango diot ezetz ta ezetz.

11
N. J.-Gañera berríz, Juana Bixenta,
utziko dizutet etxeko errenta;
kito zor dirazuten guziya
kunplitzen banazu kutiziya.

J. B.- ¡Loiza gogorra!  
sufritzen dago gaur nere onra;
penaz malkuak darízkit... ¡orra!
12
N. J.-Nik ditut kulpak, ez egin negar,
orlakorik ez nizun esan biar,
animan sentitzen det miña
zuri ofensa ori egiña.
¡Maldiziyua!  
ez dakit nun neuka nere juiziyua
eskatzen.dizut barkaziyua.

13
J. B.-Barkaziyua du ta eskatu,
nere biotz onak ezin ukatu,
erakutsi ditalako, Jauna,
gaitza egiñaren damutasuna,
konforme nago,
ez eginta ofensa geyago,
gaurkua oso astutzat dago.
14
N. J.-¿Berriz egin nik zuri ofensa?
arren orlakorik ez bada pensa,
zauzkatik neskatxa fiñ batetzat
eta gusto aundiz emaztetzat
artuko zaitu,
biyotzetikan esaten dizut
zuretzat ona baderizkizut.

15  
J.   B.-Ori egiyaz baldin badiyo
neregana egon liteke fiyo,
bañan usatubaz   kortesiya
ama neríari lizenziya
eska bezayo.

N.   J.-Ori gustora egingo zayo;
biyar goizian juango natzayo            
16
J. B.-Banua orain.
— Atoz onuntza,
lirerako artu zazu laguntza.
Adí zazu, morroi Joxe Joakin:
etxera farolan argiyakin,
aingeru oni
gaur zuk laguntzia da komeni
kezketan egon ez nariyen ni.

17
M.—Aingent ari lagundu eta
orra jauna, egiñ ostera buelta.
Birian bai bildurtxo zan bera
bañan aliegatuta etxera
kontentu zegon,  
orain kezketan ez du ezer egon
oyera juan, ta pasatu gabon.
18
Eldu zanian urrengo goiza
nagusiyak zuben kunplitu itza.
Juan zitzayon amari etxera
andretzat alaba eskatzera.
Amak txit firme,
artuta gero milla informe,
gelditu ziran biyak konforme.

19
Andik zortzíbat egunera
edo amar ziran ez dakit bada...
ez, amar ezin zitezken izan...
andik zortzi egunera elizan
ezkondu ziran.
ezkondu ta etxera segiran.
¡Jendia franko bazuten jiran!
20
Bost illabete edo sei ontan
ez dirade beti egondu lotan.
Eman dute zenbait jira-bira,
eta gozatutzen bizi dira
dítxak ausarki
obeto ezin litezke arki:
espero duten aurtxo bat aurkí.

21
Dama gaztiak, ez egon lotan,
begira zaitezte ispillu ontan
gustatu ta ¡birtute ederra!
andretzat artu bere maisterra
du nagusiyak,
orla irabaztera graziyak
saya zaitezte beste guziyak.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

DONOSTIYAKO IRU DAMATXO
1
Donostiyako iru damatxo
Errenteriyan dendari,
josten ere badakite baña
ardua erten obeki;
eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
ardua eraten obeki.
2
Donostiyako Gaztelugeko
sagarduaren gozua,
antxen eraten ari nitzala
autsi zizaidan basua;
eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
basu kristalezkua.
3
Donostiyako iru damatxo
irurak gona gorriak,
sartutzen dira tabernara ta
irtezen dira ordiak;
eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
irtetzen dira ordiak.
4
Donostiyako iru damatxo
egin omendute apostu,
zeñek ardo geyago eranda
zein gutxiago moskortu;
eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
zein gutxiago moskortu.
5
Donostiyako iru damatxo
Errenteriko kalian,
egunez oso triste ibilli
bañan dantzatu gabian;
eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
bañan dantzatu gabian.
6
Donostiyako neskatxatxuak
kalera nai dutenian:
—ama piperrik ez dago eta
banua salto batian;
eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
irtetzen dira orriyak.
7
Donostiyako neskatxatxuak
mandatuen aitzekiyan,
mutillarekin egoten dira
kalian jolaskeriyan;
eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
pozez algara aundiyan.
8
Donostiarrak ekarri dute
Getariyatik akerra,
kanpan tornan ipiñi dute,
Aita santutzat dutela;
eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin.
Aita santutzat dutela.
9
Donostiako arrantzaliak
dira txit gizon bapuak,
Gaztelupeko sagarduakin
egiten ongi traguak;
eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
maiz bustirikan abuak.
10
Arrosatxoak bost osto ditu
krabelintxuak amabi,
Mari Joxepa nai duben orrek
eska biotza amari;
eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
eska biotza amari.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

EZ DAGO ARROSARIKAN
Ez dago arrosarikan
arantzarik gabe, (bis)
ez amoriorik, neure maitia,
penarikan gabe ¡ai! ¡ai!
Biyotz bakarra daukat,
¡ai milla banitu!,
milla zeuretzat, neure maitia,
emango nizkitzu ¡ai! ¡ai!

Neure rnaite polita
nola zera bizi;
zortzi egun onetan, neure maitia
etzaizut ikusi ¡ai! ¡ai!

Uste det zabiltzala
ni gandik igesi;
¡ez didazu ematen, neure maitia
atzekabe gutxi! ¡ai! ¡ai!


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

ARBOLA BAT
F. Arrese Beitia
1
Arbola bat zan Paradisioan
Jaunak apropos jarria,
Mundo guztiak arto egion
Lotsa ta itzal andia,
Bere azpian bizitea zan
Aita Adanen gloria,
Andik kanpora zer topau eban
¿Ezpada negargarria?
2
Arbola santo aren azpian
Bizi zan Zeruan legez,
Euskazalako atsegin danak
Eta nekerik baperez
¡Ai begiratu baleutsa beti
Lotsa on eta itzalez
Mundua etzan gaur aurkituko
Onenbeste atsekabez.
3
Arbola bat zan Bizkayan bere
Neure anaya laztanak,
Zeiñen azpian, pozez beterik
Egoten ziran asabak,
Kerispe zabal artan jarririk
Eginda euren Batzarrak,
Bustarri baga, nasai ta libre,
Bizi ziran bizkaitarrak.
4
Bere azpian umildu ziran
Errege Gaztelakoak,
Eta lekurik ez oben izan
Sekula barriz moroak;
Atzera gura badogu izan
Libre len giñan lakoak,
Itxi daiguzan erdaldunentzat
Erdaldun diran kontuak.
5
Astu daiguzan geure artean
Izan diran aserraek,
Izan gaitean anaya eta
Euzkaldun zintzo garbiak;
Betor guraso zarren fedea,
Betoz esaben legeak,
Bere negarrek leortu daizan
Ni jayo nintzan Erriak.
6
¡O neure Erri maite maitea!
Zakustaz triste negarrez,
Zure alabak euren buruak
Beltzez estaldu dituez,
Trentza mardoak tiraka atera.
Ta sutara bota dabez,
Gaur euskaldunak dirala orrek
Ezin ezagutu leikez.
7
Isildu ziran neskatxen kantak,
Mututu artzaiñ txistuak,
Zelai zabal ta jolas-lekuak
Gaur dira basamortuak:
Arroak beera itxasoruntza
Doaizan errekatxoak,
Gau eta egun txilioz dagoz
¡Ai gara gazelakoak!
8
Bakarrik dakust pozgarritxo bat
Euskaldun amen fedea,
Benturaz oneok bigundu leike
Jaugoikozko aserrea,
Eta zerutik jatxi berriro
Galdu zan libertadea,
Mundua rnundu bizi dakigun
Gernikako Arbola.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

PELLO JOXEPE
1
Pello Joxepe tabernan dala
aurra jayo da Larraulen,
etxera juan da esan omendu :
—Ez da neria izanez
bere ama topa dezala
aur orrek aita zein duben
2
—¡Au pena ta pesadunbria!
senarrak aurra ukatu,
aurra onentzat beste jaberik
—ezin liteke topatu;
Pello Joxepe, biyotz neria,
aurr'orrek aita zu zaitu.
3
Fortunatua nitzala baño
ni naiz fortuna gabia,
agure batek eraman ditu
umia eta andria,
aurra beria bazuben ere
andria nuben neria.
4
Joxe Agustin, nere biyotza,
arreri aditu nazazu,
beti orrela egonda ere
neke aundiya daukazu;
askoz obeto izango zera
arren ezkondu biezu.
5
Pello Joxepe, nere biyotza,
zor dizut milla graziya;
siraskatikan etortz.en alda
donzellatasun guziya,
ni igualian nayago nuke
amak maitetxo aziya.
6
Bonapartian serbitzen dauzkat
iru anayak Londres'en
aren senide zazpi leguan
gobernadore banitzen;
dontzellatasuna zertarako dan
nonbait etzaitut aditzen.
7
Nere etxian bi ollo dira
batek daduka kiyua,
ollarra berriz kukurruka
kantora gora dijua;
jaunak orra despedida ta
asko da dibersiyua.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

MENDIAN ZOIN DEN EDER
1
Mendicn zoin den eder eper ezartgo gorri,
Ez da bear fidatu itxur'eder orri;
Ene maiteak ere bertzeak iduri,
Neri itz'eman eta gibelat iltzuli.
2
Ene bictza duzu zu ganat erori (berriz)
Eta zurea aldiz arria irudi;
Ene begi gaitxoak nigarrez itxurri.
3
Airea zaar eta kantorea berri:
Ene maite pollita zira txarmegarri;
Kolore txuri-gorria rosa iduri
Mundurat jina zira ere iargarri.
4
Eldu naiz zure ganat, arrosa ederra
Ezin bertze untarik nezazun atera,
Txangrin untan iltzeko banindu malurra
Botizean ziruke batiko nigarra.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

LILI BAT IKUSI DUT
1
Lili bat. ikusi dut baratze batean
Deseratzen bainuke nere saetsean;
Lorea ez du galtzen, udan ez neguan,
Aren parerik ez da bertse bat rnunduban!
2
Deliberatu nuen gau batez joaitera,
Lili arraro aren eskurat artzera,
Ez bainuen pensatzen beiratzen zutela!...
Gau artan uste nuen, an geltzen nintzela!
3
Exenplu bat nai dut eman guzieri
Eta partikularzki jende gazteeri:
Gauaz ibiltzen dena ez da zuur ari;
Ni begiraturen naiz, eskerrak Jaunari!


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

AMODIOZKO SOLASAK
1
Ene maitia barda nun zinen
Nik bortañua joitian,
Buruyan min ere nuyen eta
Dudarik gabe oian (berriz).
2  
Barda arratsian ometsetarik
Biotz bat entzun dut txarmantik
Eztitasunez betia baitzen.
Arren parerik ez beitzen (berriz).
3
Eztitasuna gauza ederra
Nork nezake ni kondena,
Gauaz loale egunaz ere
Errepausurik batere (berriz).
4
Txarmagarria lo ziradia,
Eztitasunez betia,
Lo baitzirade iratzar zite.
Eiziradia loz ase (berriz).
5
Arboletan den edarrena da
Oian beltzean pagoa
Itzak ederrak ditutzu, bainan
Bertzetan duzu gogoa (berriz).
6
Nik zure ganik despegitzia
Iduritzen zaut iltzia,
Iltzen ez baniz .biurtuko niz
Indazu bi pot, moitia (berriz).


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

IRUTEN ARI NUZU
Iruten ari nuzu,
Kilua gerrian (berriz.)
Ardura dudalarik (berriz.)
Nigarra berrian.
Nigar egiten duzu
Oi suspirarekin! (berriz.)
Kontsolaturen zira (berriz.)
Oi denborarekin!
Ezkon-miña dutala
Zuk omen diozu (berriz.)
Ez dut amore miñik (berriz.)
Gezurra diozu.
Ezkon-milia dutenak
seiñale dirade (berriz.)
Matel ezurrak idor (berriz.)
Koloreak berde!


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

ZERBAIT ESAN EZKERO
Zerbait esan ezkero
beriala disputa;
zertan jarritzen zera
ola zapuztuta;
nik eramango zaitut
kabitik ostuta,
etxian jostatzeko
eguak moztuta.

Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

GAUBEZ GAUBEZ

Gaubez gaubez
gaubezko ibillerak
ez dirade
ez dirade onak
berriz ere
laburtuko zaizkizu
aurretikan
aurretikan gonak.

Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

IDUZKI DENEAN
1
Iduzki deneon, zoin den eder itzola
Moitia mintzo zira plazer duzun bezala;
Egiten duzula
Milla disimula
Iñorant zirela,
Erraiten duzula
Bertzetaik naizela,
Falsuki mintzo zira.
2
Zazpi urtez beti jarreiki zait ondotik
Erraiten zaundula ez dut bertze maiterik
Itzer fidaturik
Nago tronpaturik
Gaixoa tristerik,
Ez dut eiten loirik,
Ez jan edan onik,
Maitia zuregaitik.
3
¡0i! ene maitia, nik ere zure gaitik,
Pasatzen dizut nik zenbait sabeleko min
Ezkonduz zurekin
Samur aita amekin
Bear nindeite jin,
Ez dakit zer egin
Ez eta nola jin,
Ni neure etxekoekin.
4            
¡Oi! ene maitia, nun duz'izpirituia
Fediaren jabe, aita deraukazuia;
Atxikazu fedia
Malta bertutia
Libra kontzientzia,
Munduko bizia
Labur da maitia
Ez zaitela kanbia.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

TXORI IRRUSIÑOLA
1
Txori errusiñola udan da kantari
Zeren ordian baitu kanpuan janari;
Neguan ezta ageri, balinban ezta eri
Udan jin baledi,
Konsola nainin ni.
2
Txori errusiñola orore geien,
Bestek beño obeki ark beitu kantatzen;
Arek du ingañatzen mundia bai fronpatzen
Bera eztut ikusten
Bol boza entzuten.
3
Botz aren entzun erraturik nago;
Ni ari ullant eta ura urrunago;
Jarraiki ninkirio bizia gai artino;
Aspaldi ondian
Desio ori nian.
4    
Txoria zuñen eijer kantuz oienian!
Niaurek entzun dizut igora gauan
Eia! guazen, maitia, bidiak ikustera;
Entzuten baduzu,
Txarmaturen zutu.
5    
Amak utzi nundizun bedats azkenian;
Geroztik nobilazu egalez airian;
Gaiak urtuki nundizun sasiño batetara
An uzun txededa,
Oi! ene malurra!
6
Txoria, zaude ixillik, ez egin kanturik:
Txoria, zaude ixillik, ez egin kanturik:
Eztuzu profeiturik ni ola penaturik,
Ez eta plazerik
Ni tunban zarturik.
7    
Bortiak txuri dira elur dienian,
Soslak ere ulun osto dienian,
Ala ni molerusa zeren an sartu níntzan
Jun banintz'aitzian
ltzulitzen nintzan.
8  
Txoría, zaude ixillik, ez egin negarrik:
Zer profeitu dukezu ola samindurik?
Nik eramonen zutut txedera latxaturik
Oiko bortutik
Ororen gañetik.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

ARDO ON ONTARIK
J. P. P.
1
Ardo on ontarik
Basua beterik
Lagun dezagun edan :    
Gure txangriñak eta inketurak
Ito ditzagun ontan.
Zer naiduk arnodiotik?  
Ar penak maiz baitik ondotik
Baña ardo onak
Gure biotzat
Alegratzen dit (bis)„,
2  
To lagun, sinesnezak,
Andriak aparte utzizak
Libertadia
Eta pakea
Preferitzak,
Kendutzak betikoz Benus,
Eta ar laguntzat Bakus,
Promes deyat
Bizi on bat
Orrela segituz (bis).


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

GAZTETASUNA
BAIÑERABILLA
1
Gaztetasuna baiñerabilla
Airian ainara bezela,
Gabak igaiten ditut ardura
Egunak balira bezela.      
0i, oi! Ardura noala maitia gana!
2
Maite nauzula zuk erraitiaz
Ni ez niz alegeratzen,
Baizikan ere nere biotza
Dautazu arrats illuntzen,    
0i, oi! Zeren ez nuzuz bein uzten!
3
Maitetasunik nik badudala
Ez zerauzu ba iduri?
Itsaso dena igaran niro
Zuregatikan igeri,  
Oi, oi ! Zirelakotz ain txoragarri !
4
Txoragarria ni baniz ere,
Ez nintake izan zure;
Nitaz atsegin duten bertzetik
Lurrean anitz baitire,        
Oi, oi ! Jainkoaz otoi urrun zaite!


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

USO TXURIYA
1
Uso txuriya aidean
ederragoria mayean
zure parerik ez du arkitzen
Españia guziyan
ez eta ez Frantziyan
guzkiyaren azpiyan (bis).
2
Uso txuriya errazu
nora juaten zera zu,
Españiako portu guziyan
elurrak betiak dituzu
gaurko zure ostatu
gure etxian badezu (bis).
3
Uso txuriya agertu zaigu
Frantziago mugatik
lumatxoren bat falta du
egotxo biren erditik,
luma uraxen falta ez balu
ez du munduan parerik (bis).
4
Ez nau izutzen elurrak
ez eta gabaren illunak
maitiagatik pasa nezake
gauba eta egunak
gauba eta egunak
ez emuetan aldenak (bis).


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

IRIYARENA
1
Sekulan ezta sartu izandu
donostiarrik zeruban
nunbait etzuten meriturikan
irabazitzen munduan,
gaxuarentzat Jaungoikoaren
justiziya dan moduan
kondenaturik arkitzen ziran
ayek danak infernuan.
2
Beinbat San Pedro bultzaturikan
zeruetara sartu zan,
ta beriala presa guziyan
jende tartian gorde zan:
San Pedro berriz billa zebillen
nunbait azaltze ote zan:
alegin franko egiñagatik
iñundik ageri etzan.
3
Orduan Pedro Jaunarengana
larri juantzan beriala,
eta esan zion donostiarra
zeruetan sartu zala
jende tartian eskutatuta
eziñ billatu zubela,
infernurako destinatuba
anima ura zeguela.
4
Jaunak Pedrori modu onetan
eman ziyon errespuesta:
—Donostiarra izan ezkero
billatzen txit gaitza ezta,
Iriyarena danboliriakin
jotzen astia da basta,
pozik saltoka egingo diyo
zeruan dalako festa.
5
Iriyarena danboliñakin
jotzen ziranian asi,
donostiarra danen artian
saltoka zuten ikusi;
San Pedro berriz arren ondoren
egiñ baño len igesi
arrapatuta zeruetatik
infernura zuten jatxi.
6
Berialaxe an sartu zuten
bere lagunen ondoan.
Donostiako kontu guztiyak
gogoratutzen orduan,
demoniyuak ikusirikan
pozturik galdetu zun:
Aber benetan ote ziraden
karnabalak infernuan.
7
Geroztik beti an arkitzen da
infernuban penatzen,
bere zeruko pasadizua
erritarrari kontatzen,
alaxen diro.—Berriro banitz
ni berri orla gertatzen
Iriyarena jugatikan
enaiz asiko saltatzen.
8
Deabru ayek beren kontura
donostiarra arturik
zulo batera an bota zuten
kate gogorrez loturik,
toki artako berotasunez
biziro egarriturik,
galdetu zuan:—Ez alda emen
iñun sagardoterik?
9
Orain asitzen diralako
Donostiyako erriya
demoniyuak ornen daukate
berebiziko larria
bildurturikan lengoko zarra
ez dala naiko aundiya
ta egitea pentsatu dute
beste infernua berriya.
10
Baldin geyegi itzegin badit,
jaunak ez arritu,
utz egiñikan baldin badago,
biar nazute barkatu,
donostiarra gaizki nai eta
ez dizut bertsuak sortu,
baizik oyekin karnabaletan
roma naigendun pasatu.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

MARIA
Elizanburu
1
Bertzek erran baitute nik baiño len:
"ainitz aditu dela anitz ikasten"
uste dut on den,
nik, dakidan bezala guziek arren
jakin dezaten,
beraz aipa dezagun Maria nor den.
2
Aztal biribil eta zangar ertsia;
eskuaren berteko zango bia
tiki tikia,
golko bat aberatsa, lerden gerria,
eme begia;
nolako panpina den orra Maria!
3
Erle bat da Maria etxe barnean,
eta landan orobat ari lanean
bear denean;
apaintzeko polliki bein astean,
noiz? Igandean,
uztai bearrik ez du soinaren pean.
4
Solas alegera bat erranagatik
irri freskorik baizen ez dut izan nik
Maria ganik;
adizkidekin ez du anditasunik;
bainan argatik!
ez erran Mariari solas ariñik!
5
Mariak baratzean bodu berea,
udan eta neguan lorez betea
errek'artea;
beren loren artean erdi-gordea,
gatxo maltea,
bera da pollitena ango lorea!
6
Mariak balinbadu moltsa oria
merkatura juateko badu saskia
txuri-txuria,
arroltze bu dozena, oilasko bia,
salduz guztia,
zertako den aberatz orra Maria!
7
Jendek erranagatik al eta ola,
Maria batzuetan ez jakin nola
goibel dagola,
bertzetan nigartxo bat ja usten zaiola
zer zaio otxola?
baluke nai balu aise kontsola!
8
lgondetan Mario ziñez panpiña;
zapata txabelekin soin motx urdiña
berak egiña,
elizako bideon, ariñ-ariña.
Milla sorgiña
errege baldin banitz zer erregiña!

Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

TXARMANGARRIA
1
Txarmangarria zare
Eder eta gazte,
Ene biotzak ez du
Zu bertzerik maite
Bertze zenbait bezela
Ote zira libre...
Zurekin ezkontzeak
Dudarik ez nuke.
2
Txuri gorriak zira
Arrosa bezala;
Profetak ere dira
Mintzo ola ola.
Araberan bazinu
Gorputza orrela,
Iduriko zinuen...
Zeruko izarra.
3
Oi maitea, zatozkit,
Plazer duzunean,
Iñork ikusi gabe,
Illun-nabarrean;
Lagun bat badukezu
Joaiteko bidean
Arrek jarriko zaitut
Trankil biotzean.
4
Plazer eginen duzu
Ixiltzen bazira,
Aur iñorantak ola
Tronpatzen baitira;
Ez enetzat ona
Olako segida...
Bertzalde zure baitan
Ez naiteke fida!
5
Adios beraz orai,
Ene arraroa,
Ori dela medio
Erritik banoa;
Biotza triste eta
Petxuan gogoa,
Beti jarreikiren zait
Zur'amodioa.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

TXORIÑUAK KAIOLAN
1
Txoriñuak kaiolan
Tristerik du kantatzen,
Dialarikan zer jan, zer edan
kanpua du desiratzen,
Zeren, zeren
Libertadia zuiñen eder den!
2
Ik, kanpoko txoria
So'giok kaiolari;
Al balin baedi
Artarik begir'adi
Zeren, zeren
Libertadia zuiñen eder den!
3
Barda amets egin dit
Maitia ikusirik;
Ikus eta ezin mintza
Esta pena andia
Eta ezin bestia?
Desiratzen nuke iltera!


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

ANDREGEYA
Gibert
1
Gauerdi da erriko oronean
nion ez da argirik lurrean
ez ditake mendian adi deusik,
aizearen arrabotsa baisik.
2
Yautsia da loa begietarat;
txoil alere neskatxa gazte bat,
bere leioan, gau ura bezen triste,
atzarria dago orai arte.
3
Zazpi urtez bete dire yadanik,
yoonez geroz baitea erritik,
eta una urte bat Mariari
ez diola berririk egorri.
4
Idartean loea laster isten:
tristetzian Maria iratzen;
ezpainetan ia il zayo irria;
batea du nigarrez begia.
5
Urso batek galduz geroz laguna,
kantatzeaz estitzen du pena;
andregeyak, egaztin bat iduri
igortzen tu itz auk aireari:
6
"Yoan denean, oraino aurra nintzen,
"anaya bat kasi neretzat zen;
"erreztun bat ait'amen aintzinean,
"eman darot, odios erraitean.
7
"Orduz geroz maiz egiten dut nigar
"ain eder zen, ain ere, ain azkar!
"etzuen ez, mendietan parerik;
''urrundu da... nik ez dut berririk.
8
"Biotzean duda bat dut sentitzen:
"maitea il beldur naiz ote den;
"nere amak gaitzak niri yoan daut yaz
"oinazeak gabetu nau aitaz.
9
"Gelditu naiz nere amatxorekin;
"sustengatzen gare elkarrekin;
"nik gidatzen ditut arren urratzak,
"ark txukatzen dait riere nigarrak.
10
"Emaiten dut ner, ustea Yaunean;
"indarra dut artzen otoitzean:
"bainan ez da neretzat zorionik:
"maltearen ez baitut berririk."
11
Kolpe, bortan yotzen du ezku batek,
boz batek dio! "idekazu, idek!"
andregeya, boz au ezagutzean
txutitzen da, ikara zainetan.
12
Idekitzen du amatxok atea;
Mariaren an zagon.maitea!
Oi, Yaun ona!" eta altxatuz eskuak,
bedeinkatzen ditu bere aurrak.
13
Iduzkiak argitzen du mendian...
Mari orai ez da tristezian;
elizako ezkilek boki yotzen
andregeya egun da ezkontzen.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

NERE MAITE MARIA
Zalduby'k
1
Zoin eder arratsean
Izar arte garbia,
Iparretik agertzean
Mariñelen argia!
Bai andizki eder dago
Zeru zola andia...!
Zu miletan ederrago
Nere maite Maria!
2
Izarrak dire zeruko
Aingeruen begiak,
Gizonen begiratzeko
Yankoak ezarriak;
Zu leiora agertzean
Istuz beren argia;
Sartzen dire illunpean
Nere maite Maria!
3
Ezdu ain laket izarrak
Egon leku berea,
Primaberan ez erleak
Baratzako lorea,
Ez du ala argi'albak
loriatzen ooria,
Nola ni zu ikusteak
Ene maite Maria!
4
Maria zure aldera
Urbildu bezein sarri,
Maite zaitut erratera
Ez naiteke atrebi
Pilpira bat biotzean
Beldur bainaiz abia,
Maite zaitut erratean
Nere maite Maria!
5
Balinbadut Yankoaren
Maitatzeko deretxoak;
Nola nik ez du izanen
Zure maitatzekoa?
Zu zare nere bidean
Yankoak ezarria,
Ez samur ni erratean
Maite zaitut Maria!
6
Maria, ni naiz mintzatu
Orai zu mintza zaite,
Zuk ni nauzun erradazu
Nik zu bezela maite;
Zu nerea, ni zurea,
Igatzeko bizia
Laiteke nere txedia,
Ene maite Maria!


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

ALDE BAT PROBINTZIYAN...
M. Soroa
1
Alde bat probintziyan
degu Goierriya,
Goierrin berriz dago
Erri bat txikiya;
Erri ontan gañera
Bada baserriya;
Baserriyan bizi da
Juan nekazariya.
2
Juan edo Juan Bautista
Indartsu, gaztia,
Sasoi oneko ogei
Urteren jabia:
Lanerako osasunaz
Bai ere betia,
Erriyartan arkaitzik
Etzan aiñ tentia.
3
Etzuben Juan Bautistak
Zintzurrian traba,
Sartuko situben an
Bi lakari baba;
Lanerako gogotik
Izanikan taba
Egunaz lan eginda
Lo betian gaba.
4
Orla jan erateko
Etzan ez ustela,
Bañan arkitzen zuben
Tripa txit motela;
Nolapaitkua bazan
Ark zuben sabela
Sekulan betetzen etzan
Nai zuben bezela.
5
Orrengatikan beti
Batistaren ustez
Biartziran munduban
Gauzak izan gañez;
Zer nai jan erateko
Beti zegon pozez
Apetitu galanta
Bañan dirurik ez.
6
Diru pilla biltzeko
Zuben Amerikan
Bere burua jarri
Gogoraturikan
Nolatan etorri zan
Beste bat andikan
Nekazari juan eta
Aberasturikan.
7
Eta gure Batista
Ara juan ezkero
Gogotik lan egiñaz
Etzan bizi ero,
Dirua. gorderikan
Zintzo bai astero
Pozturik izateko
Noizpait "kaballero".
8
Bañan kupidek gabe
Tardunik lanian
Altsuben diru pilla
Sortu bitartian,
Gaizki jan, gaizki lo ta
Ler egin nayian,
Makaldurik jarri zan
Mintsuben antzian.
9
Kapelu aundiekiñ
Boina sarren ordez
Apaiñ-apaiñ jantzita
Biurtu zan pozez,
Etorririk errira
Beterikan urrez.
Zer nai jateko, bañan
Apetiturik ez.
10
Ogei urte geiago
T'elbarritasuna
Batistak ikusirik
Du bere jarduna
¿Orain zertako diat
Aberastasuna?
Naíago nikek¡ ¡ai! len
Nuben osasuna.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

LO! LO! LO!
1
Aurtxo txikia negarrez dago
ama emaizu titia,
aita gaiztoa tabernan dago
pikaro jokalaria.
2
Nere maitia, lo ta lo;
egin ezazu gozoro,
sieskatxoa erabilli eta
lo orain eta lo gero.
3
Aurtxo txikia zuretzat
pilla surtan daraukat,
erdi-erdia emango dizut
beste erdia neretzat.
4
Aitxoa jan ta sabela bero
lotxoa egin ta kalera gero,
danbolintxoa galean dabill
nere maltea dantzatutzeko.
5
Nere maitea lo ta lo
logiro galant bat dago
zuk oraiñ eta nik gero
egingo dezu gozoro.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

          BAUTISTA BAZTERRETXE
1
Bautista Bazterretxe
mutiko pijua,
neri gurdi ardatza
neri gurdi ardatza
ostatu dijua.
Beltxak eta txuriak
izango dituzu
neri gurdi ardatza
neri gurdi ardatza
emate ez baidazu.
2
Gurdi ardatza ezik
itai ta aria
besteren bear gabe
besteren bear gabe
badaukat neria.
Sega, poto, labaña,
gañera bostortza
perian erosia
perian erosia
daukat nik zorrotza.
3
Nere idi pariak
dauzka zintzarriak
lepotikan zintzillik
lepotikan zintzillik
zildaian jarriak.
Gañera ustarriak
ta kopetakuak
ontz urre gorri zarrez
ontz urre gorri zarrez
erositakuak.
4
Zeronek naiko gauza
dezula diozu
bañan neri gurdi ardatza
bañan neri gurdi ardatza
lapurtu didazu.
Ordaindu bear dezu
larrutik ederki
ardatza ezpaidazu
ardatza ezpaidazu
neri ekartzen aurki.
5
Buru gogorra badu
berekin kaltea
ez dedan gauza nola
ez dedan gauza nola
naidezu ematea?
Zentzuan galdurikan
arkitzen zerade
bestela beintzat orla
bestela beintzat orla
ariko eziñake.
6
Gezur ta abar zabiltza,
Batista tranpiyan,
zu beziñ gezurtirik
zu beziri gezurtirik
ez da Euskal-errian.
Zure berri dakite
inguruko denak:
gordetzen dituzula
gordetzen dituzula
gauza besterenak.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

ZAMORAKO SEMIA
1
Zamorako semia
zortzitik zortzira
neskatxen txanponak biltzen
fanfarroi asi da;
bere bigoliñakin egindu bost jira,
errepiña jartzeño
au bera asi da.
2
Zamorako semia
Ariarbea juan da
neskatxen txanponak biltzen
bigoliña jo ta
ni baño geiago iñork
ezpaliyo bota
nola emanazake
arlotan agota.
3
Portuluzeko bi aizpa,
Oletako iru,
Añarben biltzen dute
nai aña diru,
lengo igandia ortan
ez dira baliatu,
Lesantxiñek soñua
debalde jo digu.
4
Portuluzeko bi aizpak
Joxepa Gergori,
Goyarriren alaba
prenda eder ori,
etxetik kanpora juanta
bolsera da jarri,
askok ematen badiyo
ezdut urrigarri.
5
Sekulan estrañako
juan ziradenak,
dirua pagatuta
bire ziran denak,
endemas olakuak
emateitu penak,
txanpona biarko du
dantzatuko denak.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

BERTSUAK JARRIDISKAT
1
Bertsuak jarridiskat
nere buruari
nere buruari,
naigabea daukat
barrenan ugari.
Mutill gustorikan
ez dalako agiri
ez dalako agiri.
2
Berrogei eta sei urte
einzaikit pasatu
einzaizkit pasatu,
eta azala berriz
piska bat simurtu.
Neska zartuko ote naizen
egin naiz bildurtu
egin naiz bildurtu.
3
Oraindiokan ez nago
mirabe baldana
mirabe baldana,
kupirikan gabe
egiten det lana,
ez da gaizki izango
ni artzen naubena
ni artzen naubena.
4
Gazterik ikasi nuan
plantxan eta josten
plantxan eta josten,
onela sayatuta
dirua sobratzen,
senartxo bat besterikan
ez det deseatzen
ez det deseatzen.
5
Lenago senargayak
ugari baziran
ugari baziran,
gau ta egun jai ta aste
beti nere jiran,
oraiñ ez dakit ayek
nora juaten diran
nora juaten diran.
6
Gazterikan banituzte
nik zazpi nobiyo
nik zazpi nobiyo,
batekin ere ez nintzan
ezkontzeko fiyo,
oraiñ damututzia
ez digu baliyo
ez digu baliyo.
7
Eta zazpirak ziran
ondraduak oso
ondraduak oso,
nerekiñ ezkontzeko
zeuden animoso
iru begi bakar ta
beste lau jiboso
beste lau jiboso.
8
Neskatxa ederra nagola
íruritutzenzat
iruritutzenzat,
zazpi arroba ta erdi,
badaduzkat beintzat,
ai zer berogarriya
mutill zar batentzat
mutill zar batentzat.
9
Mutill zarrikan ez bada
betor alarguna
betor alarguna,
ez da errex egiten
gustoko fortuna,
nola baitere nai nuke
oyerako laguna
oyerako laguna.
10
Amar milla peseta
badaukat dotia
badaukat dotia,
beste bost milla berriz
etxeko partia,
ni artutzen naubenak
ai zer suertia
ai zer suertia.
11
Artzerikan ez nuke nai
gaisto eta nagirik
gaisto eta nagirik,
eta ain gutxi berriz
moskor ta ordirik,
txarra izatekotan obe det
bizitzia bakarrik
bizitzia bakarrik.
12
Iñork jakiñ nai badu
nungua naizen ni
nungua naizen ni,
egia esatia
beti da komeni,
Donostiñ jayo ta asia
Joxepa Antoni
Joxepa Antoni.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

EUSKAL ERRIKO NESKATXATXOAK
1
Euskal Erriko neskatxatxook
esnatu zaitezte ¡arren!
zoreagatikan gaiz pegakorra
dabilkizuten ondoren,
egin, egln "gurutze"
orobat "Aitaren"
plaga orren ekaitza
galdu, dedin errien,
zergatikan kaltea
aundiya dakarren
sortu ezkeros tandik
etxien barrenen.
2
Errañubaren gisan dabiltza
beti zuen ondorian,
gauza on franko badauketela
mingaiñ gozoen gañian.
—Mi padre gobernador,
mi tío alkate,
mis hermanas maestras,
conmigo cásate.
¡Ay mirabe gaztiak!
erantzun nazute,
zertarako oyekin
ezkontzen zerate?
3
Lo menos tengo cien millones
ori diru jakiñiau
y los billetes del Banco... cojo
gañezka berriz kofrian,
tengo pueblos enteros
Málaga aldian,
tengo dos mil molinos
gau ta egun lanian.
Tengo un gran piano
bizkarren gañian,
porque allí dormía
lastozko oyian.
4
Tenemos viñas, tenemos trigo,
tenemos tanto aceite...,
tenemos naba ezkondutzian
beti gertatzen zerate;
onak badiradela
esaten dezute?
bimilletotikan bat
atera zazute,
infernutik zerura
sartzen dituzute
egin ezkeroztandik
oriyen emazte.
5
Ezkondu eta... ondorenean
dira komedi politak,
gaxo daudela lanerako ta
azaltzen dirade tranpak,
gizona etxian ta
andria fabrikan,
gurasoak errietan
beste aidetikan:
—Biraldu zan senarra
azkar etxetikan
aurren bat izan baño
lenago tandikan.
6
E.—Mi muy querido, ¡ay mi marido!
¡qué malas noticias hay!.
porque vosotros alperkerian
dezubelako bizi nai,
desde mañana así
bearko lanian
kiskurtzen egon bage
subaren aurrian
atzo sukaldeturik
eltzien gañian
cantando seguidillas
tripa betetzian.
7
S.—A mí me llaman Prisco Veneno
al mismo tiempo soy liberal,
soy mano negra y socialista,
soy monárquico y federal,
el día que me llegue
capitán general,
con estos sagarduos
no voy a tolerar
porque siempre me dicen
que vaya a trabajar,
¿qué mayor honra en mí
que ser gran holgazán?
8
E.—Con tus mentiras, con tus garbanzos
cansos nos tienes aspaldi
si eres liberal y eres federal
todas las farsas para ti,
aqui es necesario
trabajar, trabajar,
con fábulas la tripa
no se puede llenar,
el padre a palizas
hoy te va a matar,
hasta que te entierren
no va a descansar.
9
S.—Nadie a mí a palos me mata
porque soy "valientía",
tengo en Sevilla una ganbara
gizonen larruz betia,
hice robos y muertes
Utrera aldian,
estuve en presidio
ogei bat urtian,
prefiero por la honra
morirme katian,
tocando mi piano
ta ez asi lanean.
10
E.—¡Aita etorri bedi aguro
makil aundi bat artuta
zerengatikan alper txar onek
narabilkiyen joka!
S.—Cállate sagardua,
cállate la boca,
no grites guretarrak
bide gabe jota.
E.—¡Aita azkor etorri
iya ito nau ta!
S.—Habla en cristiano,
¿por qué fuiste tonta?
11
E.—¡Ai Jaungoiko! Auxen da auxen
auxen da bizi modua!
¡Oi! ¡oi!, aitatxo ez aldu entzun
biotz nereko ojuba?
A.—Bai, bai, aditu diñat
or naun or aguro,
Ah!, oh!, zer nolakuak
dizkaten emango,
ez diñ ez etxe onta
bearrik egingo
bat, bi, iru, lau esan ta
zionat ekingo.
12
S.—Vaya qué padre tan embustero,
vaya qué padre tan bribón.
E.—¡Aita! labana artu du eta
obe du pakian egon.
S.—Venga usted cuanto antes,
venga usted, mal suegro,
soy capaz de llamarle
lerdo, más que lerdo,
en figura de estatua
aquí le espero,
me voy a hacer un héroe
si no tengo miedo.
13
A.—Zer esaten dek mutur zikiña;
zer esaten dek ordea?
Ara nun dedan i zapaltzeko
labanan baña obea;
kis kas, kis kas, kis kas;
iretzako seyak,
da, da, da, da, da, da,
oraiñ amabiyak,
dan, jo det ordu bata,
bun, bun, ordubiyak,
orlako erlojurik
etzaukat erriñak.
14
S.—Tras del placer vienen las penas
¡oh suegro, perdón, perdón!
A.—No, no, tómalos a buena cuenta
y aprende quién es el bribón.
S.—Queridísimo padre,
qué día tan fatal,
los huesos el entierro
me empiezan a cantar,
usted sí que es un héroe
y también inmortal,
cuántas me tiene dadas
saque usted el total.
15  
A.—Aixa nai uke denbora ontan
aitak alperrik galtzia,
artzen ditunak egokigo dek
totala ateratzia,
zirt zart, zirt zart, zirt zart,
ortikan kalera,
din dan, din dan, din dan,
segizak aurrera.
S.—Usted quiere mandarme
Ebros auntz aldera?  
A.—Bai, bai, piano ori
afinatutzera.
16
Pasa diagu Bitoriya ta
denboraz gaitu Mirandan
ire lagunak entzun ditzaten
jotzera niak din din dan,
joan ori emendikan
a tu tierrara,
ez ago etorririk
geyago onera,
¡or, or! izan dedilla
zuen akabera,
erdaldunak erdaldun,
uskaldunak euskera.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

ANDRE MADALEN
1
Andre Madalen
andre Madalen
laurden erdi bat oliyo
aitak sariya ekarritzian
amak ordaineluko diyo.

Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

IZAZU NITZAZ 'KUPIRA
Bilintx
1
Loriak udan intza bezela
maite, det dama gazte bat,
ari ainbeste nai diyotanik
ez da munduan beste bat:
Iñoiz edo bein pasatzen badet
ikusi gabe aste bat,
biyotz gutzira banatutzen zait
alako gauza triste bat.
2
Neskatxa gazte paregabia,
apirilleko arrosa,
izarra beziñ dizdizariya,
txoriya beñiz airosa:
Oraintxen baño gusto geiago,
nik eziñ nezake goza,
zori onian ikuste zaitut,
¡Nere biotzak au poza!
3
Ez aldirazu antzik ematen
nik zaituala nayago.
¡ai! mariñelak gau illunian
izarra baño geiago:
Nere onduan zauzkatalako
pozez zoraturik nago,
zu ikustiak alegratu nau
triste neguen lenago.
4
Nik ainbat iñork nai dizunikan
arren ez zazula uste,
nere begiyak beren aurrian
beti desio zaituzte:
Eguzkirikan ikusi gabe
txoriya egoten da triste,
ni ez nau ezek alegratzen
zu ikustiaz ainbeste.
5
Arpegi fiña, gorputza berriz
ez dago zer esanikan.
izketan ere grazi ederra,
ezer ez dezu txartikan;
mundu guztiya miratutzera
zu bezelako damikan;
agiyan izan liteke, baño
ez det sinisten danikan.
6
Nere betiko pentsamentuba,
nere konsolagarriya,
zu gabetanik ezin bizi naiz,
esaten dizut egiya:
Zu baziñake arbola, eta
ni baldiñ banitz txoriya,
nik zu ziñaken arbol artantxen
egingo nuke kabiya.
7
Amoriyuak nere. biyotza
zure ganuntza darama,
erri guziya zeren daukazun
neskatx bikariaren fama:
Beste fortunik mundu onetan
ez det desiatzen, dama,
aur batek berak izan gaitzala
ni aita eta zu ama.
8
Falta dubenak logratutzeko
itz egitia txit ondu,
eta nik ere sayatu biat
ote gintezken konpondu:
Gaur nagon beziñ atrebituba
sekulan ez naiz egondu,
argatik golpez galdetzen dizut:
Nerekin naizun ezkondu?
9
Ezkondutziak izan beardu
preziso gauza txar'en bat
ala esaten ari zait beti
nere konsejatzalle bat:
Alaxen ere aren esanak
oso utzirik alde bat,
ongi pozikan artuko nuke
zu bezelako andre bat.
10
Zedorrek ere ongi dakizu
aspaldi ontan nagola,
zuregatikan penak sufritzen
bañan ordia au nola:
Alaxen ere ni gana eziñ
bigundu zaitut iñola;
ni zuretzako argiya naiz
zu neretzako marmola.
11
Nere biotza .urtzen dijua
eta ez da misteriyo,
penaren kargak estutu eta
zumua kendutzen diyo:
Begiyak dauzkat gau eta egun
egiñikan bi erriyo,
beti negarra dariyotela
zu zerala meriyo.
12
Zu zeralako meriyo baldiñ
juaten banaiz lur azpira,
gero damuba eta malkuak
alperrik izango dira:
Beiñ juan eskero oyen birtutez
berriz ez niteke jira,
ori gertatu baño lenago
¡Izazu nitzaz kupira!


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

KONTXESIRENTZAT
Bilintx
1
Kantatutzera indar aundiko
desio batek narama,
Kontxesi zuri nai dizut eman
mereziya dezun fama:
gure probintzi Gipuzkoakuan
igualik gabeko dama,
berinkatuba izan derilla
zu eman zinduben ama.
2
Zedorrek uste etzenubela
egon nitzaizun begira,
lendabiziko oñetara, ta
urrena berriz gerrira;
oñak dituzu txiki politak,
gustagarriyak txit dira,
gerriyak berriz eman litzazke
kana bat zintak bi jira.
3
Andik urrena ipiñi nizun
erreparua petxora,
ordubantxen bai eman nizula
aingeru baten itxura:
Jaungoikoak .berak. deitu izan bali
iyo nerilla zerura,
zure ondotik ara juan biarrak
emango ziran tristura.
4
Ondoren. jarri nitzan denboran
begiratubaz lepora,
biyotzak salto egiten ziran
irten nayian kanpora:
Irten ta zuzen badakit zierto
juango zan zure kolkora;
nik jakitera nai zenubela
utziko nion gustora.
5
Atenziyua begiyetara
paratu nizun segiran,
ez dakit zierto begiyak edo
eguzki berri bi ziran;
ondo ikusi ez nizkitzun ta
¿nola esango det zer diran?
Begiratutzen nizun guziya
bista kendutzen zeniran.
6
Ille beltz eder dizdízariya
oparo dezu buruban,
konparatzeko baliyo duben
sedarik ez da munduban,
trentzak egiñik zenezkan dana
erregiñ. baten moduban;
diamantezko koro eder bat
falta zitzaizun orduban.
7
Ointxo politak, gerriya mia,
graziya milla petxuban,
lepo biribill diruriyena
egin berriya tornuban
pare gabeko begi argiyak,
ille ederra buruban:
zu baño aingeru politagorik
ez da izango zeruban.
8
Beti ariko naiz Jaunari eskaka
ondo izan zaitezela,
etzazula uste nere biziyan
zutzaz aztuko naizela.
Eskumuñak maiz bigal nazkitzu
orain artian bezela;
ainbeste egin biar dirazu
penaz ilko naiz bestela.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

ZENBAIT DAMEN ESKER
1
Atzo probetxu gabe,
etxeko auzuan
egondu nitzan zure
zai egun osuan.
Gaur suertez ikusitzen
zaitutan kasuan,
itz egin bear dizut
izketa gozuan.
2
Zeiñ ta politak diran
arrosa, jazmiña,
azuzena, liriyo,
eta klabeliña,
danak bat egintare
ez dirade diña
igualatzeko
maite atsegiña.
3
Nai det jakin dezazun
orain beriala,
txit asko nai dizutan
neskatxa zerala,
gaur zu ikusitziak
poztutzen nau ala,
nun iruritzen zaitan
jai aundi bat dala.
4
Au da mundu guziyak
ongi dakiyena:
zu zerala dama bat
grazi utsa dena.
Bat oyetan badezu
erotzen naubena:
artan arkitzen dizut
grazirik geyena.
5
Izan ere gorputza
dezu aproposa;
ikusi utsarekin
ematen du poza,
beste iñor ez dala
zu beziñ airosa,
erri guziyan dago
banatuba boza.
6
Patxaran ibiltzia
dago gaur bolaran
pausaje fiña orain
zergatik moda dan.
Eta zu ikustia
modako patxaran,
¡ez dakizu neretzat
nolako ditxa dan!
7
Nik esan ta zuk jakin
biazu ezikan.
Lau andre gai dakazkit
artu nai ezikan.
Ezkonduko nitzake
gaur bertan kasikan.
Besterekin ez, bañan
¿zurekin? ¡Pozikan!
8
Amoriyorik gabe
pasatu eziñez,
nik damak maite ditut,
aitortzen det ziñez.
Begiyakin guziyak,
milla bai mingañez,
¿baña biyotzarekin?
¡zu besterikan ez!


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Nere andre onekin
1
S.—Nere andre onekin
txit asarre nabil,
izan ere alako
Maritxua dabil,
senarra gana ez da
errenditzen umil,
obeditzea baño
nayago luke il.
2  
A.—Obedituko nuke
merezi bazendu,
errespetua iñoiz
nork berak galtzendu
oker zabiltza eta
nik ezin zuzendu,
gure kasketa beti
orrek ekartzendu.
3
S.—Nere andre Jasíntak
artu dira gala,
bertso berriyak jarri
bear dizkadala,
kulpa gabe asitzen
bazerade ala
gauza jakiña dago
gaixtua zerala.
4
A.—Publikuan díozu
gaixtua naizela
nik esango dizut zuk
merezi bezela,
ia danak aditzen
jarri dítezela,
igarríko   dízute
gaizki zabiltzala.
5
S.—Sekulan egin izan
ez dizut gaitzikan,
aldezakedanean
mesede baizikan,
aditzen badizut nik
orlako itzikan,
bizkarrean ez dezu
izango otzikan.
6
A.Beti beti beldurrez
emen nadukazu,
edanekuan bintzat
zitala zera zu,
orditu gabe berriz
onik ez daukazu,
nerekin bizítzekoz
mudatu biezu.
7
S.Itxubari pegatzen
díozu poliki,            ,
zuk ondo jan eta, ni
gosiak iduki,
senar emaztientzat
au ez da egoki,
makílla dantzatutzen
asiko naiz aurki,
8
A.—Makillarekin baldin
ni jotzen banazu
egun asko baño len
damatuko zaitzu,
itxu aurreko beti
ibiltzen nazu,
zuluen batían or
gelditu biezu.
9
S,—Ni zuluan sartzeko
zaude pregonatzen
ta len berriz gosiak
naukazu penatzen,
zeorrek dakizu
ondo gabernatzen,
eta ni miseriyan
gosiak akabatzen.
10
A.—Jan edanaz baliyo
ez du zuretzako,
oyen paltan etzaude
simur eta plako,
bai inbirioso ta
tzarra zeralako
ezin emana zuk
andriarentzako.
11
S. Zeñek sufrituko du
gauza ori ala
nabilki arto utza
jango nukiala,
anka ankari eman
ezin diodala,
zu berriz gobernatzen
beti egiñala.
12
A.—Gosiak etzaude zu
gezurra da ori,
ez egonatikan
eder eta guri
suangilla jandako
katua diruri,
beretzako au ezin
gustatu iñori.
13
S.—Lotzagabeakorik
andria zu baño,
iñoiz ere ikusi
ez det oraindaño,
ezta desondratutzen
iñor ortaraño
enparatzen nazu
atzeko alderaño.
14
A.Gabetan ordituta
arro ibillitu,
goizian gogorik ezta
jan gabe gelditu
ez leanak ez baño
orrek galtzen zaitu
ta zuk orlakorik nai
ez dezu aditu.
15
S.—Oriyek esatia
ez dira komeni,
zedorrek ez dezu ta
lotza eman neri,
jendeak badaduka
or zenbat armoni,
txit bajeza aundiyan
nazu ni ipiñi.
16
A.—Gizona nai duanaz,
obea artu beza,
ez zu bezin zitala
eta prestu eza,
zertako etzeran
geldo ezereza,
da eman naya neri
daukazun bajeza.
17
S.—Itz txar asko esaten
dituzu nigatik,
iya atera nazu
pazientziyatik,
jendia farrez dago
eldamenetatik,
ezín adiko zera
orrelaxen beti.
18
A.—Aundiyaguak ere
oraindik baditu,
ere gizon txar onek
esango banitu,
zelebreagorik ez
dezute aditu,
esaten daukat lotza
ezin atrebitu.
19
S.—Nik ikusitzen ez da
zu naidezuna egin,
beti nerí pegatzen
ta gaizkí ítz egin,
nik asmatzen dizkizu
txít gutxi utz egin
zurekin bizitutzen
ez dago atsegín.
20
A.—Ez zaude birikari
gustiz gustosua,
ordía ta eskasa
pantasiosua
deskonfiatuba ta
errezelosua,
beti beldurrez dabil
zure andre gaxua.
21
S.— Gezurrak sumatzen
daukazu neke,
lotsagatik bestela
esango zenduke,
aspertu ere gabe
ariko ziñake,
nere tatxak esaten
baldin baneuzkake.
22
A.—¡Ai Joxe Iñasio!
etzabiltza justu
itz geyegi dituzu
nere kontra nastu
andria orrelako
tatxariz ez du
gezurrak esateitu
ez zui sinistu.
23
S.— Gezurtiya naizela
orra neri esan
aundienetakua
naiz zedorri izan
aurria artzen dezu
falsuaren gisan
nik ezagutzen zaitut
zergatik zabiltzan.
24
A. - Asiera bezela
guk errematia
alperrikan da zuri
ondo esatia
orren buru gogorra
gizona izatia
ez dezu baliyo ta
isildu zaitia.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Loriak
Bilintx
1
Beti nik damari
¡Loríak ugari!
Batek ere zerbait
Maite naubenari.
Damak berriz neri,
¡Gezurra diruri!
Osiñez pagatu
Lorezko zor ori.
2
Oso nago mendian
Jaungoiko ítxubaren
Ama Benus'en gandik
Jayotakoaren;
Neroni ez naiz jabe
Nere biyotzaren;
Gaixua.preso dakat
Amoriyuaren.
3
Sartutzen dan bezela
Balkoi batetikan
Eguzkiya gelara
Kristal batetikan,
Neri gisa berera
Beiñ sartu zítzaitan
Dama bat biyotzera
Begiyetatikan.
4
Bíyotz nerian preso
Geldítu zan bertan
Geratzen dan bezela
Txíngorra iyeskan:
Bizi naizen artian
Irukiko det an
Eta ¡o zer gustora
Irukiko det an!
5
Ditu ille urrezko
Albiñu luziak
Alakorik apaintzen
Ez du orraziak
Frankotan inbiriya
Eman dit aiziak
Arren trenza tartetik
Jostatzen pasiak.
6
Ondo konparatzia
Da gauza eziña
Arren begiyetako
Urdintasun fiña;
Ez da urrutirare
Aitatzeko diña,
Itsasoko bagaren
Kolore urdiña.
7
Ez da zer aitaturik
Zeru zabalare,
Bolaraz urdiñ-urdiñ
Jarritzen dalare
Aingeru neriaren
Begiyak alare,
Urdíñ puribagoko
Zerubak dirare
8
Izarrak dirudite
Ain ditu argiyak,
Aíngerubak zerutik
Jatxita jarriyak,
Gloriyan egindako
Ispillu garbiyak,
Jaungoikoa badala
Gogoragarriyak.
9
Kupido'k eritzen nau
Fletxakin berriro,
Neregana jiratzen
Dituben aldiro;
Biyotzera sartzen zait
eztiro-eztiro
Alakoxe gauza bat
Gozua guztiro.
10
Aren ezpañ gorriyak
Faman daude fiñtzat,
Iñoiz pasatzen díra
Lore polit bitzat,
Zerbaitez apartetik
Ikusita beintzat,
Mundu guztiyak artzen
Ditu krabelíntzat.
11
Farrik egiten badu
Zerutar Birjiñak
Erakusten dituben
Ortzak txiki fiñak
Txuriz elurrarekin
Dirade berdiñak
Perlak iruri dute
Zillarrez egiñak.
12
Gozuaren birtutek
Aren asnasiak
Lo aratzitzen ditu
Nere oñaziak;
Usai oberik ez du
Banatzen aiziak,
Loriak maitatubaz
Baratzan pasiak.
13
Arpegiya polita,
Gorputza liraña,
Txikiz ez det esaten
Oñaren tamaña;
Ibiltzen airosua,
Jantziya apaña,
Aren graziyak dira
Eziñ esan aña.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Anton Iskiñentzat
Bilintx
1
Bertso berri batzuek
Anton Iskiñezat (bis)
txit komeni dirala
iruritutzenzat,
berak badaki jartzen
beste iñorentzat.
ez da milagro bestek
jartzia beretzat. (bis)
2
Bere ofiziyua
zapat`egillea,
lan fiñan badauka
abillidadea,
bañan lanerako da
gogorik gabea,
pena artzekua da onen
enfermedadea.
3
Lana egíñ baño len
kobratu lenbizi;
diru oyek artuta
tabernara igesi,
danak gastatu arte
zeñek etxerazi,
bizkarra autzitzia
ez aldu merezi?
4
Orren bizi modua
Donostiyako erriyan,
beti zurrut agiten
sagardoteriyan,
broma eta kantuak
zelebrekeriyan,
andik atera gabe
al duben guziyan.
5
Gosaitako bear ditu
sei edo zazpi baso,
zeñek orduban oni
lana agiten asiko:
edan korriente baña
pagatzia aztu,
ola tabernariya
nola aberaztu?
6
—Bete ogeigarrena,
tabernariyari.
—Ez dizut ni emango
sagardorik zuri;
ez banazu pagatzen
zornazu neri
parte emango diyot
zelodoriari.
7
—Ez parterik eman
zelodoriari,
astian pagatuko dirut
pitxar bat edo bi,
ezpazera konforme
ajolik ez neri,
gogua badet eta
bastante da ori.
8
Ez banazu pagatzen
zor nauzuna
boina kenduko dizut
buruban dezuna,
zuregatik galdu det
iya osasuna,
¡ai! ajolik gabeko
lotzik ez dezuna!
9
Zazpi karga sagardo
zor nazkitzut iya.
Barkatu biar dezu
ez da ori egiya,
zedorrek bezin ona
daukat memoriya,
geyenaz iru karga
dizut zor utziya.
10
Berriz olako gauzik
esaten banazu
ardirik neregandik
artuko ez dezu,
neronek aña kulpa
zedorrek badezu
ni zein naízen jakinda
zertan eman nazu?
11
Ez da apuratuko
sokiña ezertan,
besteren bizkarretik
dabill zurrutan,
tabernariyarekin
beti erritan,
egun batian or
illko dute bertan.
12
Txaskarrillo polit bat
lau urte igaro
Motrikun Iskiñakin
pasatua dago;
juan da esan zion
ostalariyari,
Donostiyatik dator
jendia ugari.
13
Zuk ematen banazu
jaten ondo neri,
nik korriente jendia
etxera ekarri,
festak ziraden eta
jende asko zan an
guziakin broman
au beriala asi zan
14
Bapo egon izan
jaten da eraten
txit petardo ederrak
dakizki ematen,
apostuba nik ori
San Pedrotan aurten
ezaizala bakarrik
Mutrikuara joten.
15
Ederki portatu zan
bere esanian
fiyaliterke orreáin
gaurko egunian,
tripa ederki bete
egin zubsnian
zerutik etorri zan
bigaramonian.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Mediku baten ateraldia
S. Baroja
Konke esan beza, mediku jauna,
¿asmatu nuen, ez da ala,
nere alaben tristetasuna,
amoren kontuba zala?
jain da gaxoa iñoxentia!
usakume bat bezela,
malizi gabe, seguru nago,
mutill koskorren bat dala.

— Doña Leokadia: konforme nago:
andre jakintsurik ez da
Españiatik Alemanira
berorri lenbizi ez bada
baño ote dan mutill koskorra
edo alaba ote da,
egin artian berorrek ezin
jakin lezaken gauza da.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Asto kontua
S. Beroi

Ikusirik pasatzen
astoak ugari
aita batek algaraz
dio semeari:
— Begirakiok, Pello,
ire anayari.
Semeak bereala
erantzun du —Ene
ez nuben nik uste
berorrek zituala
orrenbeste seme.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Madalenen arrazoia
S. Baroja
Madalen ezkondu zan
bertsolari batekin;
zortzigarren illean
poz aundiyarekin
eder eta galanta
seme bat egin.
Ama suyaren kontra
pozoitua dago
ta alabak esaten du:
—¿Nola geroago;
zortzikuak egiten
aitua badago?


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Nork esan?
S. Baroja
Milla bat aldiz Joxe Paskuala
arkitu zizkan zakarra,
broma zalia, au t'ura zala;
ainbeste burla ta farra
¡ta orain Joxe dik senarra!

Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Kanta
Zure arpegiyan dituzu arrosak
ta ausartze ez nai ukitzera
bada arrosaren usai gozua
ukitzen bada galtzen da.

Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Itxasua laño dago
Itxasua laño dago
Bayonako barraraño,
ni zu zaitut maitiago
txoriyak beren umiak baño.

Gure oroz aita dago
laño pian gaberaño,
ni zu zaítut maitiago
arraitxuak ura baño.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Nagusiya ta rnaistarra
Txirrita
1
Orain artian ni izandu naíz
aitona, zure nagusi,
errenta txintxo pagatu dezu
bere kapoí eta guzi.
zu bañon gizon umillaguak
ez ditut asko ikusí,
oraiñ etxe saltzera guaz
nai bazenduke erosi,
2
Larogei duro zuben errenta.
etxiak orain artían,
zedorrek ala pagatu dezu
berrogei ta amar urtian,
lenguan bertan gelditutzía
ez da neretzat kaltian,
bost milla duro baliyo ditu
ta konpondu gaitian.
3
—Zer familia izandu degun,
jauna, nai alditu aditu?
Amabi aurren aita naiz ni ta
semiak amar baditu
lan egiteko iñor gutxi ta
mayian ezin kabitu,
baneukake non enpleatua
bost milla duro banitu.
4
Au adituta beste aldera
bueltatu zan nagusiya,
esanaz:—Nik zer kulpa dadukat
zuk ume asko aziya,
ez dezu asko istimatzen nik
egin dizuten graziya,
zuek artu nai ez badezute
bada zeñek erosiya.
5
—Eskerrik asko nagusi jauna,
pakian biagu bizi,
baña izketan bukatu arte
ez bedi juan igesi,
klaro dabillen gizonak ez du
arrazoi txarrik merezi,
nai dubenari saldu bezayo,
guk ez genezake erosi.
6
Aziendaz ta lan erramintaz
bagendukan indarra,
ayekin ere ez degu orain
oso alderdi ederra,
zazpi baliyo luteken gauzak
bostian eman biarra,
au pensatzian etortzen zaigu
begietara negarra.
7
Amabi lagun mayian bueltan
juntatutzera jateko,
geyenaz ere aretatik bost
irabazira juateko:
pazienziya artuko banu
an bat ez nuke kalteko,
Jaungoikuari eska zayogun
osasuna emateko.
8
Prezisamente martxatu biau
baserrira edo kalera,
norbaití egin biarko zayo
bizi lekuen galdera
esplikatuaz nola izan dan
fameliyaren galera,
gure Jainkuak nai duen arte
nonbait mantenduko algara.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Aizak a motell mañonzi

Xenpelar
Aizak a motell mañontzi,
urrengorako gorantzi,
ez aldakiken or pip'artzia
etzala lizentzi?
Jeniyo txar oyek utzi,
bestela ezurrak autzí,
gizalegia nola biardan
ezin erakutzi

Muzarro
Nik badet gízalegia
Franzisko bañan obia,
beste tatxik etzait arkitzen
arlote pobría.
Jeniyua det noblia,
kortesi pare gabía,
ik neri ezurrak austeko
nun dek abillidadía?

Xenpelar
Ziri bat sartu dit neri,
ara bestia berari,
abillidade gutxt dagoenik
ez esan iñori,
azala daukek ík lori
mamirik ez dek agiri,
ezur igarrak austen zallaituk
bazekiyat ori.
Muzarro
Kunplitzik ire ordenak,
ez dik kalteko nordenak,
bestela parra egingo ditek
begíra daudenak,
ik nun daukazkit kemenak
menderatzeko gallena?
ezur igarrak autsendizkik
indarra dubenak.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Nere senarrarekin
Xenpelar
1
Nere senarrarekin
daukadan bizitza,
kantatuko det iñork
ikasi albalitza;
piña izango zala
emantziran itza,
akerraren adarrak
bezela gabiltza.
2
Nere senarrak daukaz
ki ijeniyuak
eztu gustorik gure
matrimoniyuak;
mani gaistuak dauzka
burura iyuak,
eman biarko zaizka
Ebanjeliyuak.
3
Baldin bazenekite
lengo egun batez
nola ikusí dedan
gízona suertez,
neskatxak kortejatzen
dabill borondatez,
andriari jipoya
diruaren partez
7
Ni engañatu arte
txintxo eta umill
mingañ ederrarekin
berrogei maratill;
orain lana egin baño
nayagoluke
bere ta besterenak
zurrupatzen dabill.
5
Goizian tabernara
juan da alperrian,
begi bat txintxilikan
erdi negarrian,
ziraldoka etxera
illunabarrian,
gaistotzen asi da
ondu biarrian.
6
Tabarnatik etxera
orren pausajia,
irrintzi egiteko
badu korajia;
errespetua biar
zuen parajia
amen sabelian
aztuta lajia.
7
Moskorteagatikan
zalla da erortzen
bakarrikan badaki
etxera etortzen,
andria egon biar
bizkarra berotzen,
senarraren eskutik
azotiak artzen.
8
Umiak karraxiyan
neroni antzika,
senarra moskortzian
etxian musika;
erantzuten badiyot
kontrako itzika
nere bizkarrak eztu
izaten otzika.
9
Baste lau lagunekiñ
bart aguazilla
jokuan galdutako
txerriyaren billa;
ate bazterretatikan
oyen eskamilla
andria etxian bada
atera dedilla.
10
Arriturik begirik
ez niyoten taso,
odolak urbiyutu
zitzaizkidan oso;
nere txerri gaxua
ostatura preso
senarren jokua
izan dala kaso.
11
Ixillik pasanuben
nere barrenian,
au ere egin biar
zuben azkenian,
beste jaberik badu
bire zuzenian,
jaunak eramazute
nai dezutenian.
12
Esku Aldaba zuen
txerriyak izena,
bost arrua ta erdi,
bastante gizena.
ura jokuran galdu,
gañera kinzena,
orra nere senarra
sujeto zuzena.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

IJITUAK
Txirrita
1
Esplikatzera nua kontuak
ijito jende oyenak
nola diraden gura artian
gertatu izan diranak;
alperrak edo moskorrak dira,
erdi lapurrak geyenak,
okasiyua ta eskandalua
faltatutzen etzayenak.
2
Bere asto ta zakur eta uma
emen dabiltza jai ta aste,
Mikeletiak iñoiz aurrian
atera izandu dituzte,
berak baño len ostera etorri
ta persegitzen gaituzte,
beste olako naziyorik bat
iñondanik eztet uste.
3
Beren asto ta zakur eta ume
dabiltza juan etorriyan,
emakumiak lasto petresto,
kasikan larru gorriyan;
gizonak berriz mosketa aitzaki
beren aizturrak gerriyan
siñalien bat utziko dute
sartzen badira erriyan.
4
Emakumiak aurrak artuta
eskera dijoatzenian,
etxeko andre limosnatxo bat
Jainkuaren izenian,
ofrezimentu luzía baño
errezo motza azkenian,
gauza guziyak gero berentzat
iñor bistan eztanian.
5
Kontutako aberiakin
nola naiduten jokatu
emen ostuta auntz eraman,
an saldu edo trukatu,
anguak berriz onuntz ekarri,
jabiak ezin topatu,
kontu garbiya nai duenak ez
ijituakin tratatu.
6
ljituetan gutxi izaten.
dirade berriz antzuak,
naturalezaz kasta gogorrak
ta gañera umetsuak,
bizkarrian bat, tripan bestia,
aldamenetan batzuak,
sall galantakin ikusten dira
dabiltzala geyentsuak.
7
Usandutako okelak jaten
dira pare gabekuak,
anima salbo, zakur gosiak
diraden bezelakuak,
naiz izan usteldu ta lurpian
luzaro egondakuak,
istimatutzat daramazkite
oriyek orrelakuak.
8
Sasiyetako oyalak eta
ollakojitzen atsuak
ta kalietan poltsak miatzen
dabiltza mutill gaistuak,
gizonak berriz mendiyetatik
biorra eta astuak,
gauza gozorik senti badute
azkar erantxi eskuak.
9
Asolbiziyo biarrik ere
ezta izaten oyekiñ
fakultadia «Aita Santuak»
ainbat badute berekin
naiz aide izan ezkontzen dira
alkar naidutenarekin.
orretarako gazterik pronto
naiz dotriñarik ez jakiñ.
10
Kontratuako ere ezdute
eskribanorik biarrik
kastuban zertan ibil biardu
txorakeriyan alperrik
naiz aide igual ezkontzen dira
igual oriyek bakarrik,
bodetarako ardua bada
ez da besteren biarrik.
11
Neska mutillak tokatzen bada
berentzat elkar artzia,
zelebre diran kontuak ortan
ere badarabiltzia,
buruaz gora botako dute
autzi declina eltzia,
zenbat puska egin ainbeste urteko
egituen ezkontzia.
12
Etxe karrera, ola telleri,
legorrak dauden tokira
jeneralian gauetarako
erretiatutzen dira;
atenziyuan egon izan naiz
nola dabiltzan begira,
estute onik asarretuta
purrukatutzen ez badira.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Baratzako pikuak
Baratzako pikuak
iru txorten ditu;
neska mutill zaliak
ankak ariñ ditu,
ankak ariñak eta burua ariñago,
dantzan obeto dakin
arta jorran kaño.
Arta jorrara nua
luberri berrira,
belarra jorratuta
artuak sasira.
Aitak arta jorrara
deritzen naubenian:
Ama oyera nijua
miñ det sabelian.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Zortzikoa
Festarik bear bada
bego Donostira,
betikoa da fama
ondo merezia;
bestetan ez bezela
emen gazteria
amaren sabeletik
dator ikasia.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Aita San Antoniyo
Aíta San Antoniyo
Urkiolakoa,
askoren biotzeko
santu debotoa;
frankok egiten dio
San Antoniori
egun batean joan da
bestean etorri.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Txomiñ eta Bartolo
Nik ikusi nituan
San Juan gabian
Txomiñ eta Bartolo
tabernako atian.
Ormia zalakuan
batak besteari
txisa ete zion zart zart
pragetan alkarrik.
Beste batek du deguan
sukalde onduan
illitia ipiñirik
surretxo zuluan.
Pipiari tiraka
masallak sarturik
sudurra erreko zuan
sukalen balerik.



Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

LUA, LUA
Lua, lua, tuntulun-berde,
lua, lua, masusta...
Aita guria Bitoriyan da
ama manduan artuta.

Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

THINGIN THANGUN
Thingin thangun
inpernuko malluaren otsa
Bordaxarko neskaren
ekontzeko poza,
iñork esate ez ta berak
esateko Iotsa,
esposatuko litzake
pozík neska motza.



Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

GURE BARATZAN
1
Gure baratzan daudek
lore guztiz finak,
txuri gorri oriak,
moria eta urdiñak,
liriyo azuzenak,
alegriyo miñak,
bioletak, arrosak
eta krabeliñak.
2
Guk daukagu musikak,
guk melokotoyak,
gingak diruditenak
perlazko botoyak,
udare, aran eder,
pikuak, sagarrak,
naranjak, limoyak,
nispira, briñoyak.
3
Goizian jaiki eta
leyotik begira
gure arto goxuak
eldu ote diran,
ostua ximur eta
burua berdia,
ale ederrak egiteko
¡a ze siñalia!



Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Galai bat etorri zait
1
Galai bat etorri zait
larri eta estu,
oyaren baztarrian
egiteko leku,
xiri ta muxu,
traje baten neurriya
biar ziran artu.
2
Onian ezin eta
gero gogorrian,
onian ezin eta
gero gogorrian,
oyaren aurrian
oriñalez jo nuen
kopetako ezurrian.
3
Errukitu zitzayon
egin nion kura,
etxian zan botika
gatza eta ura,
Joxe Bentura,
ez geyago etorri
nere konbentura.
4
Egin baniyon ere
txirri edo mirri,
egin baniyon ere
txirri edo mirri,
Joxepa Antoni
nere kopeta ezurrak
pagatu du ongi.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

KANTUA

¡Ai ori begi ederrak!
iduritutzen zait eperra,
gauza oberík an ez da;
ontxo pollita,
zapata eder,
txorkatilla guztiz fiña;
jantzi ederki egiña,
la illiak modarako fiña,
jai neretzat baziña!
Elizatikan konbenturaño
egiñ omendute galtzara.
Orrela bizi bagiña beti (3 aldiz)
guazen guztiyok dantzara,
txin txin txibilitua soñua,
txin txibilito ta tanboliñ,
orrela bizi bagiña beti (3 aldiz)
guazen guztiyok dantzara,
Katalin, Katalin,
¡Maitea!
azkeneko eguna da eta (3 aldiz)
guazen guztiyok dantzara.
Katalin, Katalin,
¡maitea!
Katalin, Katalin,
¡nere maitea!


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Gizon bat ardo gabe
Meajer
Gizon bat ardo gabe
dago erdi illa
marmar dabiltza tripak
ardoren billa;
bañan edan ezkero
ardoa txit ongi
gizonik txatarrenak
baliyu ditu bi.



Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

Kanta
Enpleatzen ez bada
gazte dala neska
pasa biarko ditu
makiña bat keska,
burutik zoraturík
senar gairik ez ta,
orra azkenerako
neska zarren festa.


Euskal Erriko: KANTA ZARRAK
Cancionero popular vasco
(Tomo II)

OBIZDEA

Azkenak emen daude
zaldi argal baten,
zeñak ez zuen iñoiz
pentzu on bat jaten
¡geIditu zaizkan mami
puzkak eramaten
beliak lan askorik
apenas daukaten!

Regreso al contenido